EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman ditu EHU-Palestinak

  • EHU-Palestinak agerraldia egin du gaur, Ignazio Barriola ikasgelategian; sarearen jardueraren berri emateaz gain, EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman nahi izan dituzte, eta emaitza horien inguruko posizionamendua ezagutarazi.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko urriaren 10ean - 07:00
Prentsa agerraldia egin du EHU-Palestinak gaur goizean, kanpusean. EHU-Palestina
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“EHUko ikasle, irakasle, ikertzaile eta administrazio zein zerbitzuetako langile ugarik antolatzeko pausua eman genuen, helburu argi batekin: EHUk Israelekin eta genozidioa babesten duten erakunde eta enpresa guztiekin daukan harreman oro etetea, horixe baita Israelek genozidioa gelditzeko presio bide eraginkorrena”, adierazi dute. 

Helburu horrekin, bi dira sustatu dituzten lan lerroak: alde batetik, EHUk sinatuta dituen edota sinatzear dituen harremanak ikertzea, eta, bestetik, harreman oro eteteko erantzun mekanismoak antolatzea. Gauzak horrela, EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak irailaren 17an egindako adierazpenak “aurrerapauso argi bat” direla irizten du sareak: “Poztekoa da Palestinako genozidioari erantzutea Errektoretzaren lehentasunen artean dagoela jakitea”. Hala ere, eskatu dute Israelekin eta genozidioa babesten dituzten enpresekin oraindik indarrean dauden harreman oro gaur bertan etetea: “Bide horretan presioa egiten jarraituko dugu”.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

2026ko irailaren 30
Asier Herranz eta Youssef Brahim, Palestinaren aldeko ekintzaileak
"Palestina defendatzea terrorismoa bada, nazioarteko komunitatearen %40 terrorista da"

2026ko irailaren 30
Hipokresia

2026ko irailaren 9
Ertzainen mediku txostenak argitara
Flotillakideei oldartu, eta lesioak salatu

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.