PPko Antepararen “inpunitatea” salatu dute Luxuryren obrek kaltetutako hainbat bizilagunek

  • Alain Luxury enpresak Gasteizko Alde Zaharreko Hedegile kalean duen pisuaren azpiko etxebizitzan bizi da, lehen solairuan. ARGIArekin harremanetan jarri zen Luxury enpresaren eta Gustavo Antepararen ibileren inguruko erreportajeak irakurri ostean, hainbat arazo izaten ari zelako enpresarekin eta PPko kidearekin. Salatu du baimenik gabe burututako obren ondorioz kalteak izan zituela eta izaten ari dela oraindik ere etxean, eta Anteparak oldarkor eta gezurrekin erantzun diela bere eskaerei. Elkarrizketa egiteko Hedegile kaleko atarira hurbiltzean, kasualitateak eragin du obra berdinengatik kaltetutako beste bi bizilagunekin topo egitea. Bere lekukotza ere jaso du ARGIAk labur-labur. ARGIA Antéparararekin harremanetan jarri da telefono bidez, bere bertsioa jasotzeko, baina ez du adierazpenik egin nahi izan.

Alain, Hedegile kaleko bere etxean. Dos por Dos

2023ko abenduaren 18an - 06:59
Azken eguneraketa: 2025-05-15 12:25
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Alainen (nahiago du abizena ez eman) lekukotzak beste hainbat kontu ere utzi ditu agerian: formalki Luxury enpresaren administratzaile kargua utzi bazuen ere Antéparak administrazio eta kudeaketa lanak egiten jarraitzen duela; baimenik ez badu ere pisu turistiko gisa alokatu duela udan zehar; edo Pilar Perosanzekin eskuz esku egiten duela lan. Perosanz da enpresaren administratzaile berria, baita pisu turistikoen udal araudia aldatzeko lobby lana egiten duen Arabatur elkarteko presidentea ere.

Arazoak izan dituzu Gustavo Antépararekin, zure etxebizitza gaineko pisuan Luxury enpresak 2022ko urrian egin zituen obren harira. Noiz hasi ziren?

Lehenbiziko kontaktua Pilar Perosanzekin izan nuen. Esan zidan alabarentzako zela pisua eta hobekuntzak egin nahi zituela. Gustavo Antépararekin ondoren izan nuen kontaktua, pisuan obrak egiten ari zirela. Langileek eskailerak zikin eta hondakinekin uzten zituzten, eta galdetu nien ea obra egiteko baimenik zuten, atarian ez zegoen lizentziarik ikusgai: "Hori nire nagusiarekin hitz egin". Gustavok etxeko atea jo zidan tarte batera. Esan zidan ez zuela zertan lizentzia jarri behar, nik esan nion legez jarri beharra zuela. Eztabaidan hasi ginen, eta azkenean onartu zidan baietz, baina ez zuela jartzen atarian jende arraroa sartzen omen zelako. Ondoren jakin nuen ez zuela lizentziarik.

Zer arazo izan duzu etxean?

Ura iragazi da hainbat aldiz bere pisutik nirera. Seguruarekin asko borrokatu ostean lortu nuen 2.400 euroko kalte-ordaina, kalteak eragin zizkidalako telebistan, ordenagailuan, altzairuetan, lurrean... Gustavok esan zidan Pilarri eroritako ur balde baten ondorioa zela dena. Udaltzainek obra gelditu zutenean, pisuan langile batzuk zeuden, eta esan zuten hodi batetik egin ziela urak ihes. Nik seguruen bitartez konpondu nahi nuen, baina Gustavok ez zidan berearen izena eman nahi. Tematu behar izan nuen, eta hiruzpalau egunen ostean lortu nuen ematea. Zortzi aste eman genituen etxetik kanpo hezetasunengatik.

Orain ere badituzu arazoak etxean, ikusten dudanez.

Bai, Luxuryren pisuan ura erabiltzen dutenean ura erortzen zait niri, dutxatzen direnean adibidez. Ez da gertatzen den lehen aldia. Eta ni ez banago adi, baita behe solairuko bizilagunari ere. Eskatu diogu Gustavori uraren giltza itxita mantendu dezala, baina ez du egiten.

Aipatu didazu Antépararekin tratua ez dela erraza.

Komertzial ona dela aitortuko diot. Errespetu eta zuzentasun handiz hitz egiten dizu... kontra egiten diozun arte. Kontra eramaten badiozu harrotu egiten da, altu hitz egiten hasten da, atzamarraz seinalatzeko ohitura du, eta gehien errepikatzen duen esaldia da, "Niri ez eman arazorik, ohartarazten zaitut". Hainbat aldiz esan dit hori, behin modu bereziki oldarkorrean eta harroan. Ertzaintzara jo nuen, esan zidaten hori ez dela mehatxu bat berez, baina jartzeko salaketa bat inoiz ezer gertatzekotan horren konstantzia egoteko.

Aipatu didazu ez dutela komunitatea ordaintzen.

Ez. Esaten du komunitateak berari zor diola dirua, komunitatearen habe bat konpondu zuelako. Egia da komunitatean baimena eman zitzaiola konpontzeko, baina ez zuen aurkeztu aurrekonturik, ez dugu inongo aurrekonturik onartu.

Hezetasun arrastoak Alainen etxeko logelaren sabaian. Argazkia: Dos por Dos.

 

Markel: “Babesgabe sentitzen naiz, noraino iritsiko gara?”

Atariko behe solairuan bizi da Markel (nahiago du bere egiazko izena ez eman). Haserre azaldu du Luxuryk obrak hastean bere tximiniaren hodia apurtu zutela langileek, eta ez ziotela abisua eman ere. Alainek bezala, obra baimena eskatu zien, baina ez zuten. Ondoren hondakinekin patioko landareak eta arropa eskegitzeko sokak apurtu zizkiotela dio. Eta langileek ataria hondakinez eta hautsez beteta uzten zutela, eta etxera sartzen zitzaiola. Antéparari esan zion ataria garbitu beharra zuela: “Esan zidan ez ziela hori eskatzen langileei aparte ordaindu beharko ziekeelako, orduan nik garbitu nuen hainbat egunez, orduak apuntatuta. Gero ordu horiek ordaintzea eskatu nion, eta barre egin zuen”.

Obraz geroztik hainbat aldiz izan ditu hezetasun arazoak Luxuryren pisutik ura jaisten delako, bere esanetan. Azkena orain bi asteburu. “Niri eta Alaini esan zigun ur hori ez zela berea, ondoko atariko etxetik zetorrela, hormaren bestaldean komuna zegoelako. Joan ginen Alain eta biok bizilagun horrengana ea gela ikusten uzten zigun. Ez zegoen komunik han, logela baizik”.

Susana: “Logelako horma apurtu zidaten”

Susana da Alain eta Markelen ondoko atariko bizilaguna. Alain eta Markel galdezka joan zaizkionean jakin du, aste honetan bertan, Luxuryren obrek beste pertsona batzuk ere kaltetu dituztela eta Antéparak berari egotzi diola azken arazoen ardura. Zeharo harrituta mintzo da. “Azaldu didate Antéparak esan diela dituzten ur filtrazioen errua ondoko atariko “histerikoarena” dela, nigatik”. Kontatzen duenez, kontrara, bera kaltetua da, ez kalte sortzailea: “Obrekin hasi zirenean [2022ko urrian], etxean nengoen egun batean, izugarrizko kolpeak entzun nituen. Logelara etorri eta hemen –horma seinalatzen digu– arrakala handi bat ikusi nuen”. Udaltzaingora deitu zuen, orduan antzeman zituen udalak baimenik gabeko eraberritzen lan integralak. Bere aseguruan salatu zuen, eta azaldu zioten ez zutela lortzen obren arduraduna nor zen jakitea harremanetan jartzeko. Azkenean berak deitu zuen igeltsero bat horma konpon zezan: “Bi egun behar izan zituen guztiz konpontzeko”. Bere aseguru etxea eta Luxuryrena gatazkan daude orain, kalteak nork ordainduko.

Auzokideek kontatu diote ze beste arazo sortu dituen Luxuryk eta nola ari diren jokatzen Antépara eta Perosanz: “Izugarria da, a ze inpunitatea. Udalean ez al du inork ezer esan behar? Ezkerreko alderdiek ere ez?”.

 

Luxuryren administratzaile kargua utzi zuen Antéparak 2022ko uztailean, eta Perosanzek hartu zuen ardura. Biek eta PPk diote Antéparak enpresarekin duen lotura bakarra akzio batzuk direla. Kontatzen duzunagatik, ordea, etxearen gorabeherak kudeatzen ditu gaur egun ere [Luxuryk Pintore kalean duen atariko bizilagunek ere ziurtatu diote ARGIAri maiz ikusten dutela Antépara han].

Gustavo Pilar baino askoz maizago hurbiltzen da hona. Autoa hemen ondoan aparkatzen du eta ikusten duzu langileekin gestioak egiten. Etxea alokatuta izan duenean ere pasatu izan da, gauzak utzi edo eramatera. Hemendik jendea pasatu baita, etxebizitza pisu turistiko gisa erregistratuta ez badago ere.

Perosanz Arabatur elkartearen presidentea da aldi berean, pisu turistikoen araudia aldatzen saiatzen ari den elkartea. Antépara hirigintzako 21 Zabalgunea sozietate publikoan PPren ordezkaria izan da aurreko bi legegintzaldietan, eta maiatzeko hauteskundeen ostean PPren udal taldeko aholkulari izendatu du alderdiak. Esango zenuke elkarrekin egiten dutela lan?

Bai, agerikoa da. Nik biekin hitz egin dut, baina Pilarrekin hitz egitean arazoren baten harira, askotan gero Gustavok deitzen zidan, iraindua bezala. "Zer esan diozu nire emazteari?", esaten zidan.

Udalak 500 euroko isuna jarri dio Luxuryri zuen atariko obrak baimenik gabe egiteagatik, araudiak aurreikusten duen kopururik txikiena.

Gutxi iruditzen zait obrak lizentziarik gabe egiten dituela eta eraikinak kaltetu ditzakeela kontutan hartuta. Alde Zaharreko eraikin askok 200 urtetik gora dituzte. Auto bat gidatzen baduzu etengabe araudia urratzen eta portaera makarroia erakusten, karneta kentzen dizute. Dena den, ez dut ezer espero udaletik, ezagutzen baitu zer gertatzen ari den.

Gasteiz Txiki Auzo Elkarteak edo Auzoan Bizi sareak Antépararen jarduna salatu dute, auzo elkarteak alderdi guztiei eskatu zien “posizionatzeko”.

Ez da sinesgarria bere alderdian hau guztia ez ezagutzea, ezta udalean oro har ere, hauteskunde zerrendan zazpigarrena izan zen. Jakin badakite, galdera da zergatik duen gizon honek tamainako inpunitatea. Ote den gainontzeko alderdiek ere bere Antépara propioa dutelako, eta ondorioz elkarren aurka ez egiteko nolabaiteko paktua duten. Penagarria iruditzen zait, baina ez dut ezer espero.

Atari parean zure bizilagunei entzun diedanaren arabera, ez zara Luxuryk egin dituen obrek kaltetu duten pertsona bakarra. Elkarrekin zer edo zer egiteko asmorik duzue?

Espero dut baietz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


2025-08-20 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du “Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren” aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Urkulluk gogorarazi du Txikik eta Otaegik errespetua merezi dutela biktima aitortuak direlako

Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


Eguneraketa berriak daude