Hiru urtean %44 igo du Gipuzkoako Aldundiak pobreziari aurre egiteko bideratutako dirua

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak 28,5 milioi euro bideratuko ditu aurten pobrezia eta gizarte bazterkeriari aurre egiteko. Azken hiru urteetan %44 hazi da arlo honetara bideratutako aurrekontua, 19,76 milioi eurotik 28,5 milioi eurora.


2014ko maiatzaren 27an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Krisi egoerak eta murrizketek kaltetutako pertsona eta familiak laguntzeko inbertsio ekonomiko handiagoa iragarri du Gipuzkoako Aldundiak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Foru administrazioaren esanetan iaz “ahultasun egoeran” zeuden 14.080 pertsona baliatu ziren laguntzez, eta aurtengo helburua pertsona horiek gizarteratzea izango da.

Zuzeneko arreta hobetu, zerbitzu berriak ezarri eta laguntza ekonomiakoak ematea da pobreziaren gorakadari aurre egiteko Aldundiak 2014rako duen plana. Beren esanetan, krisi egoerak eta espainiar estatuko zein Eusko Jaurlaritzako murrizketek kaltetutako pertsonei laguntzea da lehentasunezko jarduna.


Pobrezia kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Pribilegioa

2025eko apirilaren 2
Teknologia
Burokraziaz

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.