Burokraziaz

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko aberatzen arduretariko bat izan da gobernuek burokraziaren bitartez eragiten duten aberastasunaren fiskalizazioa murriztea, “Big brother” delakoaren esku-hartzea murriztea. Baina “Big brother”, azken hamarkadetan teknologia enpresa pribatu erraldoi askoren estrategiaren baitan dagoen jokabidea da eta helburua ez da aberastasuna banatzea, pobreak zapalduta mantentzea baizik.

Pobreentzako burokrazia euren errealitatea etengabe azaltzeko lana da, euren bizimodua aurrera ateratzeko bidean.

40 urte baino gehiago badituzu eta kudeaketa lanetan izan bazara, burokrazia lanetan, beharbada COBOL edota AS400 sistemak erabili dituzu. Pantaila beltza, hizki berdeak... Matrix estetikadunak. Horiek dira baita ere AEBko Segurtasun Sozialak erabiltzen dituenak. Suposatzen dut sistema horiek ez dutela uzten kudeaketara eta datu analisietara loturiko zenbait automatizazio prozesu berri egiten, eta beharbada horregatik Segurtasun Sozialak dituen sistemen COBOL oinarria berregin nahi du Elon Musk-ek zuzentzen duen DOGE departamentuak. Departament Of Goverment Eficiency (Gobernuaren Efizientzia Departamentua) da DOGE, zeinak dolarraren zeinua duen logotzat.

AEBko herritar asko arduratuta daude, Elon Musk enpresariak beraien datu pribatuetan esku hartzeak haien bizitzetan izan dezakeen eraginagatik. Pobreen gaineko zelataritza sistemak modernizatzea helburu, DOGE herritarren baimenarekin egin ahal izateko mesfidantza zabaltzen hasi da: batzuk merezi ez dituzten laguntzak jasotzen dituztela, iruzurra egiten dutela... Ziur aberatsak espektakulua gustura ikusten ari direla.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.