Gipuzkoako Foru Aldundiak 28,5 milioi euro bideratuko ditu aurten pobrezia eta gizarte bazterkeriari aurre egiteko. Azken hiru urteetan %44 hazi da arlo honetara bideratutako aurrekontua, 19,76 milioi eurotik 28,5 milioi eurora.
Foru administrazioaren esanetan iaz “ahultasun egoeran” zeuden 14.080 pertsona baliatu ziren laguntzez, eta aurtengo helburua pertsona horiek gizarteratzea izango da.
Zuzeneko arreta hobetu, zerbitzu berriak ezarri eta laguntza ekonomiakoak ematea da pobreziaren gorakadari aurre egiteko Aldundiak 2014rako duen plana. Beren esanetan, krisi egoerak eta espainiar estatuko zein Eusko Jaurlaritzako murrizketek kaltetutako pertsonei laguntzea da lehentasunezko jarduna.