Biarritzen, etxerik gabeko pertsona bat hil da asteburuan

  •  Merkatutik gertu topatu zuten hilik 46 urteko gizonezkoa, larunbat gauean. 

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko azaroaren 25ean - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Etxerik gabeko pertsona bat zendu da Biarritzen (Lapurdi) joan den asteburuan. Sud Ouest atariaren arabera, 46 urteko gizonezko bat da hildakoa, eta larunbatetik iganderako gauean, konorterik gabe aurkitu zuten kaletik zihoazen hainbat pertsonak, merkatutik hurbil. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu zirenerako, hilik zegoen jada.

Autopsia baten faltan, oraindik ez dute ofizialki argipenik egin heriotzaren kausa zehatzen inguruan, baina aipatutako komunikabideak ohartarazi du azken egunetan ikaragarri egin duela behera tenperaturak.

Duela hilabete eskas, etxerik gabeko beste pertsona bat hil zen Lapurdin bertan, Bokalen kasu horretan. 37 urteko emakumea zen.


Pobrezia kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Pribilegioa

2025eko apirilaren 2
Teknologia
Burokraziaz

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.