Iruñerrian udal etxebizitzen parke publikoak 625 etxebizitza ditu, horietatik 432 daude erabilgarri. Gainerakoak hutsik daude. Jabetza publikoko hainbat espazio ez direla erabiltzen ari kritikatu dute Dar Etxea kolektiboak eta Iruñerriko Etxebizitza Sindikatuak. Jaso ikastola izan zen eraikinaren patioan egin du agerraldia. Han bizirauten ari dira zenbait gazte. Iruñeko Udalari galdegin diote hutsik dituen jabetza publikoko eraikinak kalean bizitzen ari direnentzat erabilgarri jartzeko.
Iruñerrian udal etxebizitzen parke publikoak 625 etxebizitza ditu, horietatik 432 daude erabilgarri. Gainerakoak hutsik daude. Jabetza publikoko hainbat espazio ez direla erabiltzen ari kritikatu dute Dar Etxea eta Iruñerriko Etxebizitza Sozialista kolektiboek. Jaso ikastola izan zen eraikinaren patioan egin du agerraldia. Han bizirauten ari dira zenbait gazte. Gauak, lau pareten artean behintzat pasatzen. Iruñean 250 lagunetik gora izan daitezke kalean bizitzen ari diren bizilagunak. Iruñeko Udalaren jarrerarekin kexu azaldu dira kolektiboetatik: "Udal politika sozialak gero eta eskuineragokoak ari dira bilakatzen. Eskubideen bermea pobreziaren kudeaketa eredu neoliberal baterantz doa, harrera-zerbitzuen kanporatzea, herritarrak sartzeko zirkuituen baztertze ate biztanleria ahulak diziplinatzeko kontrol sozialeko gailuak batzen baitituzte".
Eskaera argia egin diote Iruñeko Udalari: jar ditzala bere jabetzakoak diren eraikin hutsak erabilgarri: Oscus, Gelbentzu zinematokiaren eraikin zaharra edota autobus geltoki zaharreko gaineko solairua aipatu dituzte. Horrez gain, errolda-agiria izatea ez dadila baldintza izan. Horrez gain, neurri zehatzak ere galdegin dituzte: etxebizitza hutsen errolda egin eta publikatu, etxe hutsak zergapetzea eta etxebizitza huts guztiak erabilgarri jartzea.
Etxebizitza larrialdiaren behin behineko irtenbide gisa, autoantolakuntzaren bidez higiezin horien erabilera kudeatzeko prestutasuna plazaratu dute Dar Etxea eta Iruñerriko Etxebizitza Sindikatua osatzen duten kideek. Duela urtebeteren bueltan sortu zen Dar Etxea kolektiboa. Kalean bizitzen ari ziren herritarrak artatzea izan da haien lana. Pasa den neguan, 22 laguni eman zieten aterpea eta euren bizitza bideratzeko laguntza.
