Plantorako deia egingo dute sindikatuek EAEko ikastetxeetan, Jaurlaritzak osasuna bermatzeko baldintzak negoziatu ezean

  • Gaur gaurkoz, datorren maiatzaren 18tik aurrera ikastetxeetara itzultzea “erabateko arduragabekeria” litzatekeela adierazi dute sindikatuek ohar bateratuan, osasuna bermatzeko baldintzak ez direla ematen iritzita. Eusko Jaurlaritzaren plana “motz geratzen diren segurtasun irizpide orokor batzuk jasotzera mugatzen” dela diote, eta beraz, baldintzak negoziatu ezean “langileak ez direla geletara itzuliko”.


2020ko maiatzaren 08an - 19:06
Argazkia: Dani Blanco

Jaurlaritzak aurkezturikoa hezkuntza komunitatearekin landu gabeko plana izan dela eta galdera asko airean utzi dituela salatu dute sindikatuek. Orain, LAB, STEILAS, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek ohar bateratua kaleratu dute, ohartaraziz egoera honetan itzultzea ez dela zentzuzkoa, “langile zein ikasleen osasuna, eta zabalkundez gizarte osoarena, arrisku larrian jarriko litzatekeelako”.

Eskaera garbia da: “Sindikatuok hezkuntza sailari galdegiten diogu ez dezala ikastetxeen irekiera plana abian jarri langileen ordezkariekin osasuna bermatuz ikastetxeetara presentzialki itzultzeko baldintzak negoziatu eta ahalbideratzeko moduan egon arte”.

Datozen egunetan, gainerako hezkuntza eragileekin harremanetan jarriko dira sindikatuak, erantzun bateratua emateko aukerak aztertzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude