Ikasturte amaierako Jaurlaritzaren hezkuntza planak galdera ugari utzi ditu airean

  • Haserre daude sindikatuak, “berriro ere” hezkuntza komunitatearekin adostu gabeko plana aurkeztu duelako Eusko Jaurlaritzak, oraingoan ikasturte amaierari begira. Jaurlaritzak emandako osasun eta segurtasun irizpideak betetzeko, zein neurri hartuko dira? 15 ikasleko gelak izango badira, irakasle gehiago hartuko al da? Haurreskolak irekitzearen ordez zergatik ez da bestelako kontziliazio neurririk hartzen?


2020ko maiatzaren 07an - 18:01

Osasuna ardatz

Eskolaratzean osasuna eta segurtasuna bermatu ezean, plantorako deia egin du LABek. Prebentzio plan adostua eskatu du, eta ikastetxeak irekitzean hauek egoera onean egongo diren bermea. Horretarako langile guztiei testak egitea eta maskarak eta behar diren segurtasun baliabideak ikastetxeei helaraztea eskatu dute LAB, STEILAS eta ELAk. Tenperatura hartzea eta ikastetxeen aurretiazko desinfekzioa gauzatzea ere beharrezkoa dela gogoratu du ELAk.

15 ikasleko bi gela kudeatu + tele-ikaskuntza?

Ikasgeletan ratioen jaitsiera egongo dela iragarri du Hezkuntza sailburuak, gelako 15 ikasle izango direla aurrerantzean. Ikasle kopurua jaitsiko bada, irakasle gehiago beharko direla adierazi dute sindikatuek, eta LABek nabarmendu du irakasle baten esku ezin dela egon bi gela kudeatu eta tele-ikaskuntzan dituen gainerako ikasleei arreta egitea.

Gainera, sindikatu horrek dio langileak era mailakatuan itzuli beharko direla, batzuk arrisku taldean izango direlako (diabetikoak, gaixotasun kardiobaskularra eta biriketakoak dituztenak, gaixo kronikoak, haurdunak, 60 urte baino gehiago dituztenak…) eta beste batzuek zaintza ardurak dituztelako etxean.

Giza-baliabideez gain, baliabide materialen inguruan ez hitz egin izana ere kritikatu dute sindikatuek. Eta ikasleei ikastetxerako garraioa bermatuko al zaien jakin nahi du STEILASek.

Haurreskolak, aparkaleku

Hiru sindikatuak bat datoz: haurreskolak ez lirateke ireki beharko eta kritika sakona egin diote Jaurlaritzaren planteamenduari. 0-1 urteko ikasleen kasuan, bi gurasoak etxetik kanpo lanean ari badira haurreskolara eraman ahal izango dute seme-alaba, eta ikuspegi horrek pedagogikotik gutxi eta haurreskolak “umeen aparkaleku” irudikatzetik asko duela kritikatu dute. Kontziliazioa bermatzeko bestelako alternatibak badirela argi dute sindikatuek, zaintzarako ordaindutako baimen bereziak ematea, adibidez.

Curriculuma, arrakala eta premia bereziko ikasleak

“Curriculumaren egokitzapenak egin beharko dira, zuzendaritza eta irakasleek horretarako bitarteko eta formazioa beharko dutelarik”, adierazi du LABek. Egokitzapen horretan, bereziki kontuan hartu beharko dira arrakala digitalaren ondorioz hezkuntza prozesuan atzera geratu diren ikasleak, eta horretarako diagnostikoa egitea eskatu du sindikatuak. “Guztiz utzita gelditu diren premia bereziko ikasleak” ditu buruan STEILASek: “Nola kudeatuko da horien buelta ikastetxeetara?”.

Datorren ikasturterako inolako aurreikuspenik gabe jarraitzen dutela gaineratu du ELAk.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude