Pilotarien jokaldi ona

  • Pilotaren munduko lehen greba oso eraginkorra izan da: laburra, baina aldi berean epe luzerako balioko duten akordioekin. Gainera, eredu bat izan liteke laneko gatazkak konpontzeko grebara jotzen duten beste askorentzat.


2020ko urriaren 29an - 17:46
Pilotariek hamabi egun egin dituzte borrokan (arg.: ELA sindikatua)

Greba beti da eraginkorra, nahiz eta aldarrikapen guztiak ez lortu, berehalakoan behintzat. Horrelakoekin baliogabetzen dira enpresa, erakunde eta gobernuetatik eta baita zenbait langile sektoretatik ere, grebaren indarrari uko egiten diotenen argudioak, “indarrarekin ez da ezer lortzen”, diote. Hemeretzi pilotariek erakutsi digute hori ez dela horrela.

Pilotariek greba hasi eta hamabi egun baino ez dituzte egin borrokan. Akordio sektoriala lortu dute, eta Bilboko sustatzailearen eskulariak babesteaz gain, pilota profesional osoari egonkortasuna emango dio horrek, gaur egungo une zailetan. Kontratazioa, gutxieneko soldata, dietak, entrenamenduak eta abar izan dira prekarietate-arazoen eta inposizioan eta aldebakartasunean oinarritutako lan-harremanen aurrean negoziatu eta adostu behar izan dutena.  

Protagonistak gazteak izanagatik, greba garrantzitsu honek pilota munduaren etorkizuna bermatzeko itxaropen mezua ere badakar. Grebalarien bozeramaileek adierazi dutenez, akordio egokia lortu dute bi aldeentzat, eta, gainera, "akordio ona lortu dugu etorkizuneko pilotarientzat ere". Jokaldi ona egin dute Baikoko pilotari grebalariek.

Jokaldi horrek, gainera, pilotaren munduarentzat ez ezik, beste sektore batzuentzat ere balio lezake, langileek grebaren indarra erabili beharko baitute sarritan, are gehiago halako egoera eta gatazkak etengabe ugaritzen ari diren krisi garaiotan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Eguneraketa berriak daude