Pilotariek greba bertan behera utzi dute, enpresekin akordioa lortuta

  • Baiko enpresako pilotariek EPEL Ligarekin eta hura osatzen duten enpresekin (Baiko eta ASPErekin) lortutako akordioa bi enpresetan izango da aplikagarria.


2020ko urriaren 28an - 07:28
Greban zeuden pilotariak, artxiboko irudian / ELA

Zortzi dira akordioak jaso dituen puntu nagusiak:

1. Josu Eskiroz, Jon Mariezkurrena, Unai Laso eta Víctor Esteban-en kontratuak berriztatzeko proposamena, bakoitza epe ezberdin batean.

2. Urteroko gutxieneko soldata 25.000 eurotan finkatzea, betiere jaialdiak antolatzen diren hiru autonomi erkidegoetan aforoak gutxienez %80ra igotzen direnean berriz ere.

3. Plus Estelarra, halako partidetan parte hartzen duten pelotarientzat.

4. EAEtik eta Nafarroatik kanpora egindako joan-etorriengatiko dietak ordaintzea.

5. Adostutako barne-araubidea ezartzea.

6- Entrenamenduei buruzko arauak aldatzea. Pilotariek aukeratu ahal izango dute enpresak zuzendutako entrenamenduetara joan edo euren kontura entrenatu.

7. Soldata baxuenak dituzten pelotariei esklusibitate klausulak malgutzea.

8- Beste hainbat konpromiso ere hartzen ditu EPEL-ek bere gain, botilleroei, informazio eskubideari, lan-egutegiari edota leihaketa egutegiari dagokienez.

ELA: "Akordioak erakusten du posible dela prekarietateari aurre egitea antolakuntzaren bitartez"

ELA sindikatuak pilotariak zoriondu ditu, eta "antolakuntza sindikalaren garrantzia" azpimarratu, "enpresetako prekarietateari eta inposaketei aurre egiteko tresna gisa".

Gaineratu du borrokaren emaitzak erakutsi duela "oso garrantzitsua" dela sindikatu batean antolatzea, baita kirol profesionalean ere, "lan-baldintzak hobetzeko berme bakarra" delako: "Agerian geratu da, haien borrokarik gabe, akordio hori ez zela existituko".
 
"Justizia Auzitegi Nagusiaren autoa inflexio-puntua izan zen borroka horretan", dio ELAk. "Zalantzarik gabe, eta aurrekari oso garrantzitsua sortu zuen kolektibo horrentzat, ezinbesteko tresna izan baita greba eskubidea defendatu ahal izateko eta mobilizazioen balioa berresteko".

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pilota
2024-02-25 | Estitxu Eizagirre
Irabazi eta galdu

Txikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan –batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan–. Agian horregatik dira kirolariak gizarte... [+]


Naroa Iturain, pilota epailea
"Emakume epaile gutxi dago, gutxietsiak izateko beldurra dugulako"

Frontoia du habitat Naroa Iturainek (Iruñea, 1992). Pilotaria da, baita pilota epailea ere. Umetan ikusmina piztu zion palak, eta pasioari jarraika, esku-pilotan hasi zen gerora. Alabaina, ia behartuta egin zen epaile, emakumeen arteko neurketak pilotariek beraiek zuzendu... [+]


Eguneraketa berriak daude