ARGIA.eus

2021eko apirilaren 21a

Pentsiodunen Mugimenduak zahar egoitzetako inprobisazioa eta baliabide eskasia salatu ditu

  • EAEko eta Nafarroako Pentsiodunen Mugimenduak gutuna bidali die Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Gizarte politiketako sailburuei, ahaldun nagusiei eta Nafarroako lehendakariari. Egoitzetako eta etxez etxeko zerbitzuetako informazio osoa, egiazkoa eta objektiboa eskatu dute.

ARGIA @argia
2020ko apirilaren 26a
Argazkia: Dani Blanco.

Gara egunkariak dioenez, Pentsiodunen Mugimenduak inprobisazioa, babesgabetasuna eta baliabide urriak salatu ditu. Gutunak dio, ebidentziak ikusita, etxez etxeko zerbitzuetako eta egoitzetako arreta politikek 180 graduko bira eman behar dutela.

Osasun krisiagatik adinekoak bakartuta daudenez, bakarrik, beren maiteei agurrik esan gabe, hiltzen ari direla adierazi du Mugimenduak eta azken agurra eman ahal izateko komunikazio bitartekoak antolatzea eskatu du. Foru aldundien, udalen, Osakidetzaren eta Osasunbidearen ardura diren egoitzetan, bizitzaren amaierarako dauden laguntza neurriak bateratzea eta publiko egitea eskatu dute.  

Langileak, gehienak emakumeak, gutxieneko segurtasun neurririk gabe ari direla beharrean salatu du Mugimenduak eta gutunean agintariei informazio zehatza eskatu die ondoko gaiei buruz: adinekoen eta langileen kopuruak egoitzetan eta etxez etxeko zerbitzuan; birusak erasandako pertsonak; egindako detektatze-testak; atzemandako larritasun-maila; gainditutako infekzio-kasuak; sintomak baino ez dituztenen kasuak; eta heriotzak.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Koronabirusa  |  Zaharren egoitzak  |  Zahartzaroa

Koronabirusa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude