Behera egin du parte hartzeak lau lurraldeetan, gutxien Nafarroan eta gehien Gipuzkoan

  • Hauteslekuak ixteko bi ordu falta direla, parte-hartzea zenbatekoa izan den jakinarazi dute instituzioek. 18:00etan botoa emateko eskubidea zuten herritarren %54.36k eman du botoa Nafarroan (1,81 puntu gutxiago 2019an baino). Gipuzkoa da gehien jaitsi den lurraldea (4,84 puntu gutxiago), Bizkaian 3,90 gutxiago eta Araban 2,94 gutxiago. Gaur ARGIAk Foru eta Udal hauteskundeen zuzeneko jarraipena egingo du egun osoan zehar, eta bereziki, 21:00etatik aurrera emaitzak eta grafikoak zuzeneko datuekin emango ditu propio prestatu duen gune honetan.

     


2023ko maiatzaren 28an - 16:05
Azken eguneraketa: 19:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lurraldez lurralde aztertuta, Nafarroan 1,81 puntu jaitsi parte hartzea.

Ez da hauteskunderik egon.
Ez da hautagairik aurkeztu hauteskundeetara.
Aurrerapena 2015 M24 2019 M26 2023 M28
14:00
18:00

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarekin alderatuta, Nafarroan gutxien aldatu da parte hartzearen panorama. Udalerri gehientsuenetan jaitsi egin da parte hartzea, baina apal. Esaterako, Iruñean, bi puntu egin du behera, Tafallan puntu bat baino ez, Eguesibarren hiru eta Baztanen bi. Herri txikiago jakin batzuetan, dena den, kolpe handiagoa izan dute 18:00etako zenbaketan: Lesakan zazpi puntu jaitsi da parte hartzea, eta Larraunen eta Uxuen hamabost puntu

Araban 2,94 jaitsi da duela lau urtekoarekin konparatuz.

Parte hartzea Haranan jaitsi da gehien: 15 puntu. Lagranen 13 puntu egin du behera, Aramaion 12 pasatxo, Berantevillan 9, Lantaronen eta Trebiñun 8ren bueltan, eta Mañuetan ia 7. Gasteizen 3 jaitsi da.

Parte hartzeak gora egin duen dozena bat udalerrien artean daude, besteak beste, Samaniego 11 puntu igo da, Zalduondo 10, Moreda 7, Kuartango eta Arratzua-Ubarrundia 6,5 eta Guardia 2,5 puntu.

Bizkaian 3,90 jaitsi da 2019koarekin erkatuta.

Bizkaian, herri ez hain populatuetan jaitsi da gehien parte hartzea. Esaterako, Sopuertan, Arrankudiagan, Mendatan eta Atxondon 10 eta 12 puntu artean egin du behera herritarren partaidetzak. Bestalde, jende gehiago bizi den hiri eta herrietan ere agerikoa izaten ari da jaitsiera: Bilbon ia 5 puntu egin du behera, Barakaldon ere antzera, Getxon 4 eta Durangon 3. Horrez gain, Sopelan eta Bakion esaterako, 7 puntu jaitsi da parte hartzea.

Igotzen direnetan aipagai hainbat herri ez hain populatu: Muruetan 5 puntu egin du gora, Alonsotegin 2, eta ehunen bakanen batzuk igo da parte hartzea Larrabetzun, Ispasterren, Mendexan eta Ispasterren.

Gipuzkoa da Euskal Herrian parte-hartzea gehien jaitsi den lurraldea, 4,84 puntu zehazki.

Gipuzkoan, parte hartzea Altzagan jaitsi da gehien: 16 puntu egin du behera; Urretxun eta Gaintzan 14; Hernialden eta Belauntzan 12ren bueltan; Errezilen, Legorretan eta Abaltzisketan 11 inguru; eta Zestoan 10. Udalerri nagusietako batzuen kasuan, nabarmentzekoak dira Ordizia (9 puntu egin du parte hartzeak behera), Azpeitia eta Beasainen 8, Bergaran 6, Irunen, Arrasaten eta Azkoitian 5 puntu pasatxo, Tolosan 3,5 eta Zumarragan 2,8.

Igo, aldiz, Adunan (ia 11 puntu) eta Ezkio-Itsason (10 puntu pasatxo). Gora egin du, besteak beste, baita Beizaman (5), Altzon (4) eta Alegian (1) ere.

Gaur jarraipen berezia

Gaur ARGIAk Foru eta Udal hauteskundeen zuzeneko jarraipena egingo du egun osoan zehar, eta bereziki, 21:00etatik aurrera emaitzak eta grafikak zuzeneko datuekin emango ditu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2023
2023ko ekainaren 13
Erreakzioa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.