Unai Hualde da berriz Nafarroako Legebiltzarreko lehendakaria

  • Ostiral honetan eratu da Nafarroako Legebiltzarra eta Geroa Baiko Unai Hualde izendatu dute Legebiltzarreko Mahaiko presidente PSN, EH Bildu eta Zurekin-eko botoekin. Aurreko legealdian ere bera izan da legebiltzarreko lehendakaria.


2023ko ekainaren 16an - 12:32
Azken eguneraketa: 15:26

Emilio Jiménez Voxekoa da parlamentari zaharrena eta berak gidatu du behin-behinean Legebiltzarreko Mahaia. “Egun on!” esan ondoren, gaztelaniaz jarraitu ditu lehen azalpenak. Mediterraneoan aste honetan hildako emigranteengatik minutu bat isilik egon dira ondoren, eta bozketari ekin diote gero. Unai Hualdek 30 boto eskuratu ditu eta UPNko Iñaki Iriartek 18, UPN eta PPrenak. Voxeko biak abstenitu egin dira. Bera da lehendakaritza horretan errepikatzen duen lehen pertsona.

Bigarren bozketan hautatzen dira bi lehendakariordeak eta horretan ere ez da ezustekorik izan: PSNko Ainhoa Unzu izenen da lehen lehendakaria PSNko, Geroa Baiko eta Zurekineko sostenguarekin; UPNko Juan Luis Sánchez de Muniain izango da bigarren lehendakariordea, UPNren eta PPren 18 botoekin.

Bi idazkarirekin osatzen da mahaiko boskotea, eta UPNko Yolanda Ibañez eta EH Bilduko Mikel Zabaleta izango dira biak. Ibañezek oraingoan Voxeko bi botoak ere alde izan ditu. Horrela, eskuin muturreko alderdiak keinu egin nahi dio UPNrekin eta PPrekin batera aritzeko borondateari. Mikel Zabaletak Geroa Bai eta Zurekinen sostengua jaso du, aurreikusi bezala.

Gaurko sesioan parlamentariek karguaren zin egitea –ukitu erlijiosoa duena– edo hitz ematea –ikuspegi zibila– egiten dute. UPNkoek zin egin dute –Iñaki Iriartek euskaraz–; PSNk eta Zurekin Nafarroakoek hitz eman dute, eta berdin EH Bildu eta Geroa Baikoek, baina bi indar abertzaleetakoek euskaraz eta "legeak derrigortzen dituelako" adierazita. Voxeko Jiménezek zin egin du, baina “Espainiagatik” gehituta; eta Zurekineko Carlos Guzmánek aipatu du “uko egin gabe etorkizun komunistari”.

Hualdek Chivite deituko du

Datozen hamar egunetan Hualdek alderdien arteko erronda egingo du ikusteko ea norbaitek ba ote duen nahiko sostengu inbestidura saioa deitzeko. Seguruenik inork ez du nahiko sostengu izango eta lehen inbestidura saioa uztailaren 23ko Espainiako hauteskunde orokorren ondorengorako utzi beharko du. Orduan bai, seguruenik María Chivitek lotuak izango ditu Geroa Bairen eta Zurekin-en sostenguak. Eta aurreikusita dagoen moduan, EH Bildu abstenitzen bada, PSNk lortuko du aurreko legealdiko gobernu formula errepikatzea. Hauteskundeak egin zirenetik hiru hilabete pasatzen badira gobernua osatu gabe, berriz hauteskundeak egingo lirateke.

Parlamentua osatzen denetik hamar eguneko epean, Parlamentuaren lehendakariak parlamentuan ordezkariak dituzten alderdi edo talde politikoek izendatu dituzten eledunekin kontsultak egin eta Foru Komunitaterako hautagai bat proposatu beharko du. Horretarako, osoko bilkura bat deituko du gutxienez 3 egun lehenago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2023
Udal hauteskundeetan "iruzur saiakera zantzuak" salatu ditu Donostiako EH Bilduk

Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.


Analisia
Etsaien artean, lagunena

EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]


2023-06-18 | David Bou
Erreakzioa

Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]


Udal osaketen analisia
Turismotik babesteko aldaketa politikoa dator euskal kostalde osoan zehar

Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.


Eguneraketa berriak daude