EAJk eta PSEk akordioa itxi dute "ahal den leku guztietan" instituzioak beren artean banatzeko

  • EAJ eta PSE-EE alderdiek gobernagarritasun ituna berretsi dute. Horrela, akordioari esker EH Bildu lehen indar geratu den leku ugaritan elkarrekin gobernatzeko aukera izango dute. Gasteizko Udalean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta beste hainbat udaletan, beraz, egoera argitzen doa. Leku askotan beharrezko izango duten PPren babesa aipatu gabe bidali dute oharra.


2023ko ekainaren 02an - 11:48
Azken eguneraketa: 13:53
Artxiboko argazkian, Ortuzar eta Andueza. (Argazkia: Europa Press)

EAJ-k eta PSE-EE-k gobernagarritasun ituna itxi dute, eta honenbestez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan koalizio gobernuak osatzea adostu dute, baita udal ugaritan ere, aurreko legegintzaldian indarrean zuten ituna "ahal den leku guztietan" aplikatuta.

Bi alderdien izenean argitaratu duten komunikatuan, argazkirik gabe, diote maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeek mapa elektoral "anitza eta zatikatua" utzi dutela EAEn, "euskal gizartearen aniztasunaren isla".

Honenbestez, espero da EH Bildu lehen indar gisa geratu den lekuetan, zenbakiek hala bermatuz gero, EAJ-k eta PSE-EE-k agintea eskuratzea.

Hori egiteko, ordea, duela lau urte baino konplikatuago izango dute. Izan ere, bi alderdion indarra jaitsi egin da eta EH Bildurena igo, beraz, aurreko legegintzaldiko ituna errepikatzeko leku batzuetan PPren babesa beharko dute, orain arte ez bezala.

Leku horietako bat dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Maddalen Iriartek 15.000 boto eta bost eserlekuko aldearekin irabazi zion 25.000 boto galdu dituen Eider Mendoza hautagai jeltzaleari.

EH Bildu 17tik 22ra igo da, eta EAJ 20tik 17ra jaitsi, baita Jose Ignacio Asensio buru duen PSE ere 9tik 7ra ere (10.000 boto galdu dituzte hauek ere). Mendozak ordea, iragarri du ahaldun nagusi izaten saiatuko dela, eta horrek esan nahi du PPren babesa beharko dutela, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosen baturak 24 ematen baitu, EAJren eta PSEren batura bezalaxe. EAJk eta PSEk esana zuten ez zutela onartuko PP beren gobernuetan sartzea, baina alderdi espainiar eskuindarrak esan du zein den beren babesa nahi badute "marra gorria": Gipuzkoako kirol diputatu kargua berena izatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2023
Udal hauteskundeetan "iruzur saiakera zantzuak" salatu ditu Donostiako EH Bilduk

Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.


Analisia
Etsaien artean, lagunena

EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]


2023-06-18 | David Bou
Erreakzioa

Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]


Udal osaketen analisia
Turismotik babesteko aldaketa politikoa dator euskal kostalde osoan zehar

Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.


Eguneraketa berriak daude