argia.eus
INPRIMATU
Parte hartzea 18:00etan
Behera egin du parte hartzeak lau lurraldeetan, gutxien Nafarroan eta gehien Gipuzkoan
  • Hauteslekuak ixteko bi ordu falta direla, parte-hartzea zenbatekoa izan den jakinarazi dute instituzioek. 18:00etan botoa emateko eskubidea zuten herritarren %54.36k eman du botoa Nafarroan (1,81 puntu gutxiago 2019an baino). Gipuzkoa da gehien jaitsi den lurraldea (4,84 puntu gutxiago), Bizkaian 3,90 gutxiago eta Araban 2,94 gutxiago. Gaur ARGIAk Foru eta Udal hauteskundeen zuzeneko jarraipena egingo du egun osoan zehar, eta bereziki, 21:00etatik aurrera emaitzak eta grafikoak zuzeneko datuekin emango ditu propio prestatu duen gune honetan.

     

    [[hauteskundeak mapa-parte-hartzea-18 estua 2023 M28 udalak]]

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2023ko maiatzaren 28a

Lurraldez lurralde aztertuta, Nafarroan 1,81 puntu jaitsi parte hartzea.

[[hauteskundeak parte-hartzea-18 estua 2023 M28 nafarroako-legebiltzarra]]

[[hauteskundeak mapa-parte-hartzea-18 estua 2023 M28 udalak nafarroa]]

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarekin alderatuta, Nafarroan gutxien aldatu da parte hartzearen panorama. Udalerri gehientsuenetan jaitsi egin da parte hartzea, baina apal. Esaterako, Iruñean, bi puntu egin du behera, Tafallan puntu bat baino ez, Eguesibarren hiru eta Baztanen bi. Herri txikiago jakin batzuetan, dena den, kolpe handiagoa izan dute 18:00etako zenbaketan: Lesakan zazpi puntu jaitsi da parte hartzea, eta Larraunen eta Uxuen hamabost puntu

Araban 2,94 jaitsi da duela lau urtekoarekin konparatuz.

[[hauteskundeak parte-hartzea-18 estua 2023 M28 batzar-nagusiak araba]]

[[hauteskundeak mapa-parte-hartzea-18 estua 2023 M28 udalak araba]]

Parte hartzea Haranan jaitsi da gehien: 15 puntu. Lagranen 13 puntu egin du behera, Aramaion 12 pasatxo, Berantevillan 9, Lantaronen eta Trebiñun 8ren bueltan, eta Mañuetan ia 7. Gasteizen 3 jaitsi da.

Parte hartzeak gora egin duen dozena bat udalerrien artean daude, besteak beste, Samaniego 11 puntu igo da, Zalduondo 10, Moreda 7, Kuartango eta Arratzua-Ubarrundia 6,5 eta Guardia 2,5 puntu.

Bizkaian 3,90 jaitsi da 2019koarekin erkatuta.

[[hauteskundeak parte-hartzea-18 estua 2023 M28 batzar-nagusiak bizkaia]]

[[hauteskundeak mapa-parte-hartzea-18 estua 2023 M28 udalak bizkaia]]

Bizkaian, herri ez hain populatuetan jaitsi da gehien parte hartzea. Esaterako, Sopuertan, Arrankudiagan, Mendatan eta Atxondon 10 eta 12 puntu artean egin du behera herritarren partaidetzak. Bestalde, jende gehiago bizi den hiri eta herrietan ere agerikoa izaten ari da jaitsiera: Bilbon ia 5 puntu egin du behera, Barakaldon ere antzera, Getxon 4 eta Durangon 3. Horrez gain, Sopelan eta Bakion esaterako, 7 puntu jaitsi da parte hartzea.

Igotzen direnetan aipagai hainbat herri ez hain populatu: Muruetan 5 puntu egin du gora, Alonsotegin 2, eta ehunen bakanen batzuk igo da parte hartzea Larrabetzun, Ispasterren, Mendexan eta Ispasterren.

Gipuzkoa da Euskal Herrian parte-hartzea gehien jaitsi den lurraldea, 4,84 puntu zehazki.

[[hauteskundeak parte-hartzea-18 estua 2023 M28 batzar-nagusiak gipuzkoa]]

[[hauteskundeak mapa-parte-hartzea-18 estua 2023 M28 udalak gipuzkoa]]

Gipuzkoan, parte hartzea Altzagan jaitsi da gehien: 16 puntu egin du behera; Urretxun eta Gaintzan 14; Hernialden eta Belauntzan 12ren bueltan; Errezilen, Legorretan eta Abaltzisketan 11 inguru; eta Zestoan 10. Udalerri nagusietako batzuen kasuan, nabarmentzekoak dira Ordizia (9 puntu egin du parte hartzeak behera), Azpeitia eta Beasainen 8, Bergaran 6, Irunen, Arrasaten eta Azkoitian 5 puntu pasatxo, Tolosan 3,5 eta Zumarragan 2,8.

Igo, aldiz, Adunan (ia 11 puntu) eta Ezkio-Itsason (10 puntu pasatxo). Gora egin du, besteak beste, baita Beizaman (5), Altzon (4) eta Alegian (1) ere.

Gaur jarraipen berezia

Gaur ARGIAk Foru eta Udal hauteskundeen zuzeneko jarraipena egingo du egun osoan zehar, eta bereziki, 21:00etatik aurrera emaitzak eta grafikak zuzeneko datuekin emango ditu.