Nafarroan igo egin da parte-hartzea eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan jaitsi

  • Hauteskunde egun honetako lehen parte hartze datua jakinarazi dute. 14:00etan botoa emateko eskubidea zuten herritarren %40,62k eman du botoa Nafarroan (%3,3 gehiago 2019an baino) eta %35,33k EAEn (%1,8 gutxiago). Gaur ARGIAk Foru eta Udal hauteskundeen zuzeneko jarraipena egingo du egun osoan zehar, eta bereziki, 21:00etatik aurrera emaitzak eta grafikoak zuzeneko datuekin emango ditu propio prestatu duen gune honetan.

     


2023ko maiatzaren 28an - 16:02
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hemen ikus daiteke parte hartzea non igo den eta non jaitsi, udalerriz udalerri ARGIAk propio prestatutako grafikoan.

Lurraldez lurralde aztertuta, Nafarroan hau da panorama:

Ez da hauteskunderik egon.
Ez da hautagairik aurkeztu hauteskundeetara.
Aurrerapena 2015 M24 2019 M26 2023 M28
14:00
18:00

Araban ia puntu bat jaitsi da duela lau urteko hauteskundeekin konparatuta. Zehazki %0,93 jaitsi da.

Bizkaian %1,66 jaitsi da parte hartzea 14:00etako datuetan, duela lau urteko hauteskundeekin konparatuta.

Gipuzkoan izan da parte hartzerik txikiena Euskal Herri osoan. Duela lau urte baino %2,66 gutxiago.

 

Gaur jarraipen berezia

Gaur ARGIAk Foru eta Udal hauteskundeen zuzeneko jarraipena egingo du egun osoan zehar, eta bereziki, 21:00etatik aurrera emaitzak eta grafikoak zuzeneko datuekin emango ditu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2023
2023ko ekainaren 13
Erreakzioa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.