Hauteskunde egun honetako lehen parte hartze datua jakinarazi dute. 14:00etan botoa emateko eskubidea zuten herritarren %40,62k eman du botoa Nafarroan (%3,3 gehiago 2019an baino) eta %35,33k EAEn (%1,8 gutxiago). Gaur ARGIAk Foru eta Udal hauteskundeen zuzeneko jarraipena egingo du egun osoan zehar, eta bereziki, 21:00etatik aurrera emaitzak eta grafikoak zuzeneko datuekin emango ditu propio prestatu duen gune honetan.
[[hauteskundeak mapa-parte-hartzea-14 estua 2023 M28 udalak]]
Hemen ikus daiteke parte hartzea non igo den eta non jaitsi, udalerriz udalerri ARGIAk propio prestatutako grafikoan.
Lurraldez lurralde aztertuta, Nafarroan hau da panorama:
[[hauteskundeak parte-hartzea-14 estua 2023 M28 nafarroako-legebiltzarra]]
Araban ia puntu bat jaitsi da duela lau urteko hauteskundeekin konparatuta. Zehazki %0,93 jaitsi da.
[[hauteskundeak parte-hartzea-14 estua 2023 M28 batzar-nagusiak araba]]
Bizkaian %1,66 jaitsi da parte hartzea 14:00etako datuetan, duela lau urteko hauteskundeekin konparatuta.
[[hauteskundeak parte-hartzea-14 estua 2023 M28 batzar-nagusiak bizkaia]]
Gipuzkoan izan da parte hartzerik txikiena Euskal Herri osoan. Duela lau urte baino %2,66 gutxiago.
[[hauteskundeak parte-hartzea-14 estua 2023 M28 batzar-nagusiak gipuzkoa]]
Gaur ARGIAk Foru eta Udal hauteskundeen zuzeneko jarraipena egingo du egun osoan zehar, eta bereziki, 21:00etatik aurrera emaitzak eta grafikoak zuzeneko datuekin emango ditu.