Pandemiaren aurkako legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

  • EAJren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemos-IUren aldeko botoekin eta EH Bilduren, PP+Csen eta Voxen kontrakoekin pasa da COVID-19aren pandemiaren kudeaketarako neurrien legea.


2021eko ekainaren 24an - 09:54
Azken eguneraketa: 12:10

Ekainaren 24 honetan onartu du Eusko Legebiltzarrak COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko legea, EAJ, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk alde bozkaturik. Oroit gara akordioa adostua zutela, besteak beste hasierako proiektuan aurreikusten ziren isunak murriztea eta jendarte zibilak pandemiaren krisia kudeatzeko foroetan parte hartzea ahalbidetzea adostuz.

Legearen aurka egin dutenek arau berriaren "eraginkortasunari" eta "legezkotasunari" buruzko zalantzak plazaratu dituzte, kontra bozkatzeko egunean. Luis Javier Telleria EAJko legebiltzarkideak zehaztera eman du legea 'ad hoc' egin dutela COVID-19aren pandemiarako, eta indarrean egongo dela "pandemiak irauten duen bitartean".

Aurka kokatutakoek zuzenketak aurkezturik zituzten. Demagun, EH Bilduk ondoko helburuei segi aurkezturik zituen: osasun sistema publikoa "ondo egituratzea" balizko osasun larrialdiei erantzun egokia emateko gisan, eta herritarren zaintza eta babesa bermatzeko.

47 boto izan dira legearen alde (EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IU) eta 28 aurka (EH Bildu, PP-C's eta Vox).

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude