EAJren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemos-IUren aldeko botoekin eta EH Bilduren, PP+Csen eta Voxen kontrakoekin pasa da COVID-19aren pandemiaren kudeaketarako neurrien legea.
Ekainaren 24 honetan onartu du Eusko Legebiltzarrak COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko legea, EAJ, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk alde bozkaturik. Oroit gara akordioa adostua zutela, besteak beste hasierako proiektuan aurreikusten ziren isunak murriztea eta jendarte zibilak pandemiaren krisia kudeatzeko foroetan parte hartzea ahalbidetzea adostuz.
Legearen aurka egin dutenek arau berriaren "eraginkortasunari" eta "legezkotasunari" buruzko zalantzak plazaratu dituzte, kontra bozkatzeko egunean. Luis Javier Telleria EAJko legebiltzarkideak zehaztera eman du legea 'ad hoc' egin dutela COVID-19aren pandemiarako, eta indarrean egongo dela "pandemiak irauten duen bitartean".
Aurka kokatutakoek zuzenketak aurkezturik zituzten. Demagun, EH Bilduk ondoko helburuei segi aurkezturik zituen: osasun sistema publikoa "ondo egituratzea" balizko osasun larrialdiei erantzun egokia emateko gisan, eta herritarren zaintza eta babesa bermatzeko.
47 boto izan dira legearen alde (EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IU) eta 28 aurka (EH Bildu, PP-C's eta Vox).