Otxandioko eskola saritu dute Auzmendi hezkuntza bekarekin, komunitatera hurbiltzeko bere proiektuagatik

  • Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Bekaren lehen edizioa Otxandioko eskolak jasoko du. Hernanin eman dute epaimahaiaren erabakiaren berri, hango udaleko eta Hik Hasi egitasmoko ordezkariek.


2021eko azaroaren 25ean - 16:26
Azken eguneraketa: 17:45
(Argazkia: Hernaniko Udala)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Haur Hezkuntzan naturaren integrazioa berrikuntza pedagokikoz lantzeko eta komunitatera hurbiltzeko egindako proposamenagatik eman diote Joxe Mari Auzmendi lehen hezkuntza beka Otxandioko eskolari. Hernaniko Udalak eta Hik Hasi egitasmo pedagokikoak antolatu dute lehen deialdia eta ostegun honetan jakinarazi dute epaimahaiaren erabakia Hernaniko udaletxeko pleno aretoan.

Proposamenak "jauzi kualitatiboa" eskaintzen duela argudiatu dute 12.000 euroko saria Otxandiko eskolari emateko, eta hainbat ardatz edo balio nabarmendu dituzte: ikasleen interesak, hizkuntza jabekuntza, jasangarritasuna, aniztasuna...

2021eko ekainean jakinarazi zuten beka martxan jarriko zutela, iazko otsailean zendu zen Joxe Mari Auzmendik bere ibilbidean garatutako ildo pedagokikoei balorea emateko. Denera hamar proiektu aurkeztu dira lehen edizio honetara, batzuk Euskal Herri osokoak eta bestetzuk herrietan kokaturikoak. Epaimahaiak, sarituaz gain, aipamen berezia egin dio Jakin-min praktika filosofikoaren elkarteak aurkeztutako "Jolastuz hausnartzen. Haur filosofia proposamena" proietuari.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

pedagogiak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...