Azken egunetan bi hiri hauetan ere kutsatze kopurua nabarmen igo denez, borondatezko PCR probak egingo dituzte 13 eta 40 urte tarteko herritarrei.
Durango eta Ordizian borondatezko PCR proba masiboak gauzatuko dituztela adierazi du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. 13 eta 40 urte arteko herritarrei bideratuko dituzte testak.
Azken asteetan, Azpeitian, Sansomendin eta Azkoitian egindako baheketen emaitzekin "pozik" agertu da Ignacio Garitano Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programako koordinatzailea, positiboen ehunekoa % 1 ingurukoa izan dela azpimarratuz. Zehaztu du, konfinamendu selektiboaren aukera ez dutela oraindik mahai gainean eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuak larunbatean esandakoa gogorarazi du: "Kasuak banaka aztertu eta jarraituko ditugu, egoerak okerrera egingo balu bakarrik hartuko ditugu neurri berriak".
Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak "beharrezkotzat" jotzen du baheketa, azken egunetan 85 positibo zenbatu direlako herrian: "Zabalkundea saihesteko hartu beharreko neurria dela iruditzen zait". Pasa zen uztailean ere egin zen behaketa Ordizian, agerraldi lokalizatu bat zela eta. Oraingoan, asteazkenean hasiko dira probekin eta ostiralerarte luzatuko dira.
Gainera, jakinarazi du, edozein neurri hartu aurretik honek izan dezakeen eraginkortasuna aztertu behar dela. "Epe laburrean behintzat", herritarrak etxeetan konfinatzeko asmorik ez du Eusko Jaurlaritzak.
Udalak finkaturiko ekimen ezberdinak aldi baterako gelditzea erabaki du Ima Garrastatxu Durangoko alkateak.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.