Osakidetzako oposizioetan egindako tranpak fiskaltzaren esku jarriko dituzte sindikatuek

  • LAB, ESK, ELA eta CCOO sindikatuek fiskaltzara jo dute edo joko dutela iragarri dute, Osakidetzako oposizioetan izandako irregulartasunak ikertu ditzatela eskatzeko. Zenbait medikuri oposizioetako azterketak aldez aurretik pasa zizkietela pentsatzeko motibo asko daude, ezohiko emaitzak ikusita.

ARGIA @argia
2018ko ekainaren 06a
Oposizioetara aurkeztu ziren zenbait medikuri azterketaren galderak aldez aurretik pasa zizkietela pentsatzeko arrazoiak dituzte sindikatuek.

ELA izan da fiskaltzara jo duen lehenbiziko sindikatua: EAEko Fiskal Nagusiaren aurrean jarri du salaketa sindikatu abertzaleak. Dokumentu bat aurkeztu dute, azken egunetan ezagutu diren gertakarien berri emanez eta ikerketa sakona egin dadila eskatuz.

LAB eta ESK sindikatuek ostegun honetan joko dute fiskaltzara, kasu honetan Arabakora, beraien esku dauden frogak aurkezteko. LABek xehetasun asko biltzen dituen azterketa bat osatu du, zeinean hamar espezialitatetako azterketen notak analizatu diren, ondorioztatuz ezohiko emaitzak izan direla: azterketa ia perfektuak egin dituztenen kopuruak bat egiten du eskainitako plaza publikoenarekin; eta azterketetako galderen zailtasuna kontuan izanda, susmoak eragin ditu horrek.

ESK-k berriz, oposizioetako notak argitaratu aurretik notarioaren aurrean aurkeztu zuen zerrenda bat, anestesiologia alorrean emaitzarik onenak lortuko zituzten medikuen izenekin. ESKren zerrendak eta plaza lortu duten medikuenak bat egiten du.

SMEk dio 12 alorretan egon daitekeela iruzurra

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak (SME gaztelaniazko sigletan) bere webgunean informatu duenez, Osakidetzako 12 alorretako azterketetan daude iruzur-zantzuak. SMEren ustez, emaitzak ikusita zenbait medikuri galderak filtratu zitzaizkiela pentsatzeko arrazoiak daude.

Orain arte egindako 42 azterketa aztertu ditu SMEk eta dozena batek eragin dituzte susmoak. LABek egindako txostenarekin konparatuz gero, hamabi horietatik bederatzitan bat egiten dute bi sindikatuek.

CCOO sindikatuak ere fiskaltzan salaketa jartzeko asmoa dute eta informazioa biltzen ari dira horretarako. UGTk berriz, oposizioetan iruzurra egon dela dioten frogarik ez daukan arren, adierazi du beharrezkoa den guztia egitea babesten duela prozeduraren gardentasuna bermatzeko.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iruzurra Osakidetzan  |  ELA  |  LAB  |  UGT  |  CCOO  |  ESK

Iruzurra Osakidetzan kanaletik interesatuko zaizu...
Oposizioak eta sindikatuek uste dute ez direla nahikoa ikertu Osakidetzako oposaketei jarritako salaketak

Hemeretzi kategoriatan jarri zituzten salaketak eta zortzi bakarrik ikertu dituzte.


Osakidetzak hiru espezialitatetako bost azterketa bakarrik errepikatuko ditu eta ez ditu epaimahaiak aldatuko

Angiologia eta Kirurgia Baskularreko bi, Anestesiako bi eta Kardiologiako azterketa bat dira errepikatuko dituztenak.


2018-07-19 | ARGIA
Osakidetzak fiskaltzara eramango ditu oposizioetako iruzurra salatu duten hirurak

Oposaketen inguruan egindako barne ikerketa fiskaltzari aurkeztuko dio Osakidetzak. Erabakiaren arrazoia ez da filtrazioak eman izana, filtrazioak salatu dituzten hiru norbanakoei “iruzur saiakera” leporatu dietela baino.


2018-07-19 | Nahia Ibarzabal
Lau espezialitetan espedientea irekiko da, Osasun sailburuak azaldu duenez

Digestio aparatua, medikuntza-intentsiboa, traumatologia eta urologia kategorietan espedientea irekiko da datozen egunetan, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakitera eman duenez.


2018-07-19 | Nahia Ibarzabal
Traumatologian ere aurrez "asmatu" zituzten zeinentzako izango diren lanpostuak

Elkarrekin-Podemosek notarioaren aurrean aurkeztutako aktak erakusten duenez, azterketa egin orduko erabakita zegoen notarik altuenak nortzuk aterako zituzten eta ospitalean plaza lortu.


2018-07-13 | Nahia Ibarzabal
Sindikatuek "iruzurtzat" jo dute Osakidetzak hautaproben inguruan hartutako erabakia

ESK, ELA, LAB eta UGT sindikatuen ustez, hiru espezialitatetan baino gehiagotan egin behar da berriro hautaproba.


2018-07-12 | Nahia Ibarzabal
Osakidetzak hainbat proba errepikatuko ditu "akatsak" onartu ondoren

Kardiologian, anestesian eta angiologian egingo da berriro azterketa, ez ordea, kirurgia plastikoa eta konpontzaile espezialitatean.


2018-07-11 | ARGIA
"Osakidetzan lan egiten duzunean, zaila da ez jakitea EPEak erabateko iruzurra direla"

Osakidetzako oposizioetan iruzurra egiten dela hain gauza jakina bazen, zergatik ez du orain arte inork salatu? “Beldurragatik, eta jendeak gaur egun moral bikoitza duelako”. Hala erantzun dio galderari Manoel Martinez anestesistak, irregulartasunak salatu dituenetako batek, Hala Bedin egin dioten elkarrizketan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude