Darponek dimisioa eman du, Osakidetzako filtrazioen auziak bultzatuta


2019ko martxoaren 14an - 12:58
Jon Darpón Osasun sailburua (eskuinetik hasita lehenengoa) eta Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria (ezkerretik lehenbizikoa) martxo hasierako agerraldi batean (argazkia: Irekia).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Duela hilabete baino gutxiago kargua utziko ez zuela adierazi zuen. Jada hiru lagunek eman dute dimisioa.

Datorren osteguneko osoko bilkuran dute bozkatzekoa Darpon gaitzesteko eskaria Eusko Legebiltzarrean. Elkarrekin Podemosek aurkeztu du, eta EH Bilduk eta PPk baiezkoa emango diotela jakinarazi dute.

Oposizioen gaineko ikerketa abian

Duela bi egun idatzi genuen: epaileak hiru sendagile jarri ditu ikerketapean. Fiskalak aurkeztutako txostenean begiz jotako Osakidetzako hiru arduradunei dagokienez, ez du erabakirik hartu momentuz.

Osakidetzako iazko lan eskaintza publikoan iruzurra egon zela salatu zuten azterketetara hautagai batzuek, eta ondorioz iruzurraren gaineko ikerketa abiatu zen. EAEko fiskal nagusi Carmen Adanek otsailean aurkeztutako txostenak adierazten zuenez, delitu zantzuak aurkitu ziren. Adanek hamaika espezialitate jarri zituen susmopean, eta Osakidetzako zuzendaritzako hiru kargu begiz jo: Xabier Balerdi zuzendariordea, Juan Carlos Soto Giza Baliabideetako zuzendari ohia eta Andoni Arzelai Osasun Arretako zuzendaria.

Gasteizko bigarren instrukzio epaitegiak auzibidea ireki du kasuaren gainean, eta bi delituz mintzatu da: agirien zaintzan desleialtasuna egitea, eta sekretuak aurkitzea eta agertzea. Anestesiologia, Angiologia eta Digestio Aparatua espazialitateetako epaimahaikide diren hiru mediku jarri ditu ikerketapean momentuz, baina Adanek begiz jotako Osakidetzako arduradunen gainean ez du erabakirik hartu.


Iruzurra Osakidetzan kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...