Osakidetzako oposaketen eskandaluarekin lotura duen Ricardo Ituarte izendatu dute Tolosaldeko ESIko zuzendari

  • Ituarte EAJ alderdiarekin Santurtziko alkate izatera iritsi zen. Ondoren, Osakidetzan aritu zen lanean, arduradun ekonomiko bezala. Bere anaiak 2018ko oposaketan, anestesia arloan, azterketa praktiko perfektua egin zuen 100 puntu lortuz. 2019ko urtarrilan, Osakidetzako bere kargutik kendu zuten Ituarte.


2020ko ekainaren 9an - 10:22
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hain zuzen, espezialitate horretako azterketa izan zen 2018ko Osakidetzako oposizioetan iruzurra izan zela pentsatzeko zantzuak eman zituen lehenbizikoetakoa eta Osakidetzak berak agindu zuen kategoria horretako hautapen-prozesua errepikatzeko.

2019ko urtarrilaren 7an, Ricardo Ituarte kargutik kendu zuen Osakidetzak. Orain, Osakidetzaren baitako Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) kudeaketa zuzendariaren kargua eman diote Santurtziko alkate ohiari.

Tolosaldeko EH Bilduko kide den Eneko Maioz Orexako alkateak bere kexua agertu du erabakia jakitean:

"Tolosaldean lehenago arazo gutxi ez osasungintzan eta orain hau. Merezi dugun eskualdea edukitzen hasteko garaia da. Osasungintza publikoa, kalitatezkoa eta euskalduna behar dugu".


Iruzurra Osakidetzan kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...