Osakidetzako aurreko zuzendaritza ez dute auzipetuko EPEaren filtrazioen harira

  • Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.


2022ko urriaren 07an - 06:32
Osakidetzako 2018ko EPEan filtrazioa salatu zuten / Argazkia: ESK

Osakidetzako EPE Enplegu Publikoetako Eskaintzetan 2018an salatutako filtrazioaren auzian, Arabako Auzitegiak adierazi du ez duela Osakidetzako aurreko zuzendaritza auzipetuko. LAB sindikatuak eman du erabakiaren berri agiri batean, berak jarritakoa baitzen auzitegiak ostegunean ukatutako errekurtsoa.

Sindikatuak ohartarazi du modu horretara ez direla auzipetuko Osakidetzako fakultatiboen EPEan “filtrazioen sare osoa asmatu, planifikatu, antolatu eta gauzatzeko ardura duen muin operatiboa”, eta horrek Osakidetzaren lehengo zuzendaritzaren “zigorgabetasuna berresten” duela. Hogei bat pertsona ikertu dituzte, baina bakar batek ere ez du deklaratu inputatu gisa.

Zuzendaritzaren erantzukizuna “dimisioekin garbituko” dela salatu du sindikatuak, eta hori “ez dela nahikoa, iruzurraren larritasuna ikusita".

Bestalde, Arabako Auzitegiaren erabakia jakinik ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa bat egiteko, nahiz eta ikertuen artean “partaidetza-maila baxuenak epaituko diren”. EPEa diseinatu zuten pertsonek bertan egindako jarduerak azaldu behar izatea eta, zigor penalik jaso ez arren, “gizarteak horien berri izatea” asmo dute.

LABek alde ona ikusten dio filtrazioen auziari; hurrengo fakultatiboen EPEetarako agertokia “nabarmen” aldatu dela uste du. Jarduera prozesalari esker, gainera, “harro” agertu dira gertatutakoa ezagutzera emateaz eta “duela hamarkada batzuetatik hona ematen ari zen errealitate horri mozorroa kentzeaz”.

Halaber, jarraibide horretan Osakidetzako zuzendaritzek erakutsitako “lankidetza-eza” gaitzetsi dute, eta, modu berean, epaitegiak auziaren inguruko informazioa "berandu eta osatu gabea" eman izana. Horrela, eta epaitegiari leporatu diotenez, ezin izan dituzte "Osakidetzak zaintzen dituen eta judizializatuta dauden kategoria gehienetako azterketak aztertu". 

Finean, lau urte dirauen instrukzioa “egia bilatzeko anbizio eta determinazio faltak inguratu” duela uste dute, eta, halaber, gainerako akusazioen ekimen falta “harrigarria” izan dela nabarmendu dute.

Bestalde, ESK sindikatuak asteazkenean salatu zuen auzi honetan parte hartu duen bigarren langile batek kargua utzi duela «jazarpen eta tratu txar instituzionalengatik». Gotzone Sagardui sailburuak erantzun du Osakidetzak «berdin» eta «errespetuz» tratatzen dituela bere langileak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
2023-07-20 | Ilargi Manzanares
Osakidetzako EPE berriak “intzidentziekin” hasi dira

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.


2022-02-02 | ARGIA
LABek helegitea jarriko dio Osakidetzako LEPeko filtrazioen auziko azken autoari

Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".


2021-11-05 | Leire Artola Arin
ELAk salatu du 3.500 lanposturekin ez dela konponduko Osakidetzako 24.600 behin-behineko langileen arazoa

3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]


Osakidetzako filtrazioen auzian zuzendaritza taldeko Darpón eta Mugika ikertzeari uko egin dio magistratuak

LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.


2021-07-27 | ARGIA
Osakidetzako oposizioetako erantzunak jaso zituztela argudiatuta, beste 30 mediku inputatzeko eskatu du ESK-k

Osakidetzako 2018ko oposizioetan atzeman dituzten irregulartasunen sokari tiraka, azterketara aurkeztu ziren beste 30 mediku eta epaimahaikide jardun zuten bi bokal inputatzeko eskatu du ESK sindikatuak. Hainbat froga aurkeztu dituzte eta leporatu diete erantzunak aurrez eskatu... [+]


Eguneraketa berriak daude