Osakidetzako oposizio-sistema berriaren arriskuaz ohartarazi du iruzurra salatu zuen anestesistak

  • Marta Machok, Osakidetzako oposizioen iruzurra salatu zuenetariko batek, jakinarazi du formula berriak zaharrak baino kontrol gehiago eman diezaiekeela zerbitzu-buruei.


2019ko urriaren 16an - 15:35
Marta Macho, Justizia Jauregian Osakidetzako oposizioen iruzurra argitara atera ondoren deklaratu zuenean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Osakidetzako lanpostu publikoen iruzurraren auziak frogen formula aldatzera behartu zuen, baina Marta Macho anestesistak adierazi du “zerbitzu arduradunei are botere handiagoa” emango diela sistema berriak. Gainera, esan du jadanik “arduradun nagusiek Osakidetzako kontratazioak egitean daukaten maniobra tartea handia” dela.

Iruzurra salatu zuten hasierako hiru salatzaileetako bat da Macho. Salaketa jarri eta egun gutxira lanetik bota zuten. Erabaki hori auzitara eraman eta bere anestesista lanpostua berreskuratu zuen gero. Ordutik, adierazi du lankideen aldetik “erlazioak asko aldatu” direla, "okerrera". “Mehatxuak ere jasan ditugu hasierako salaketak egin genituenok”, esan du EAEko Legebiltzarrean egindako agerraldian, ElDiario.es-ek jaso duenez.


Iruzurra Osakidetzan kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...