LABek helegitea jarriko dio Osakidetzako LEPeko filtrazioen auziko azken autoari

  • Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".


2022ko otsailaren 02an - 10:10
Azken eguneraketa: 11:38
Argazkia: LEP azterketa bat, EITBko artxiboko irudian.

Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak asteartean emandako autoak sei hilabetez luzatu du Osakidetzaren 2016-2017ko LEP lan eskaintza publikoko iruzurraren auzia. Epaileak luzapen-eskaria kontutan hartu izanagatik pozik agertu da LAB sindikatua, baina hala ere autoari ebazpena jarriko diola jakinarazi du, ondoko xedez: "Autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".

Berriak pozgarri iruditu arren, ardura ere agertu du sindikatuak, "luzapen autoaren azalpen eta argudio gabeziek hauskortasun handiegia" dutelakoan. Bere begietara, defentsak helegiterik aurkeztuz gero, datozen hilabeteetako balizko aurkikuntzak arriskuan baileudeke. Hala bada, jarri asmo duen ebazpenak epailearen autoa indartzea du helburu.

LABen arabera, ikerketa "fase berri batean" sartu da, eta auzibidean aurrerapenak egin daitezke ikerketapean dauden 21 kategorietako azterketak lortuz gero eta Mugika, Soto, Arcelay eta Balerdik osatutako "gune operatiboa" ikertu gisa aitortuz gero, azken hau "LEPa diseinatuz euskal osasun publikoan plazen banaketa diskrezionala blindatzeaz arduratzen baita".

Sindikatuak ez du oharkabean pasatzen utzi nahi izan Osakidetzaren jarrera auzibidearen aurrean. "Eskandalua hasi eta lau urtera" azterketak ikerketarako aurkeztu ez izanari esanguratsu egotzi dio, agerian uzten duelakoan "Osakidetzak ez duela inolako laguntzarik eman gertatutakoa argitzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
2023-07-20 | Ilargi Manzanares
Osakidetzako EPE berriak “intzidentziekin” hasi dira

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.


2022-10-07 | ARGIA
Osakidetzako aurreko zuzendaritza ez dute auzipetuko EPEaren filtrazioen harira

Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.


2021-11-05 | Leire Artola Arin
ELAk salatu du 3.500 lanposturekin ez dela konponduko Osakidetzako 24.600 behin-behineko langileen arazoa

3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]


Osakidetzako filtrazioen auzian zuzendaritza taldeko Darpón eta Mugika ikertzeari uko egin dio magistratuak

LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.


2021-07-27 | ARGIA
Osakidetzako oposizioetako erantzunak jaso zituztela argudiatuta, beste 30 mediku inputatzeko eskatu du ESK-k

Osakidetzako 2018ko oposizioetan atzeman dituzten irregulartasunen sokari tiraka, azterketara aurkeztu ziren beste 30 mediku eta epaimahaikide jardun zuten bi bokal inputatzeko eskatu du ESK sindikatuak. Hainbat froga aurkeztu dituzte eta leporatu diete erantzunak aurrez eskatu... [+]


Eguneraketa berriak daude