Hezkuntzarako kanpo-espazioek duten garrantzia agerikoa izaten ari den pandemia garaiotan, jolastokia eraldatu dute Orioko Zaragueta Herri Eskolan. Ikasleak izan dira prozesuko protagonista, eta ikastetxeko komunitate osoak hartu du parte. “Espazioaren transformazioa aitzakia besterik ez da jolastokiko dinamikak aztertu eta aldatzeko”.
Filosofia horrek gidatuta, 2014tik laguntza eta aholkularitza ematen diete Tipi diseinatzaileek ikastetxeei, jolastokiak birpentsatu eta eraldatzeko prozesuan. Kasu honetan, hiru urteko prozesua izan da, eta ikasleek, irakasleek, gurasoek eta jangelako langileek hartu dute parte bidean. “Behetik gorako sormen prozesu kolektiboa” dela argi dute Tipin, eta ikasleak direla ardatza, euren nahi eta beharretan oinarritu behar dela espazioa, beti ere dauden mugak kontuan hartuz.
Zaraguetan, adibidez, kirol-pistek –beste ikastetxe askotan bezala– zuten zentralitatea auzitan jartzeko eta bestelako erabilerak bilatzeko baliatu dute aukera. Natura ere indartsu sartu da patioan eta mugimendu librea sustatzeko elementuak nahiz elementu ludikoak ez dira falta.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!