Ondarroako portua hetsi dute, koronabirusa kasu posible batengatik

  • NAIZek jakinarazi duenez, Kalamendi itsasontziko arrantzale batek koronabirusak eragindako sintomak sumatu zituen apirilaren 24ean eta itsaso zabaleko mediku-ontziak porturatzeko agindua eman zion. Biharamunean, –gaur goizean– hetsi dute portua.


2020ko apirilaren 25ean - 17:05
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ondarroako portua hetsi behar izan dute larunbat goiz honetan, babes-neurri gisa. Hain zuzen, koronabirusak eragindako sintomak sentitu ditu Kalamendi itsasontziko arratzale batek eta itsasontzia bertan porturatzeko agindua eman dio itsasoko mediku-ontziak. Informazioaren berri eman du NAIZ komunikabideak.

Arrantzalea Galdakaoko ospitalera eraman dute. Beste hamar bat arrantzalek osatzen dute ontzi honen eskifaia eta arrantzaleari egingo zaion testaren emaitzaren beha dira, ondokoaz erabakitzeko.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.