Moldaketari buruzko gure liburuan azaldu genuenez, aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieratik Europako gastu militarrak behera egin zuela ikusirik, XXI. mendearen hasieran Europako heriotzaren merkatariek antolatzea erabaki zuten, eta eredu estatubatuarra imitatuz lobby moduan egituratu ziren. Horrela, 2004an ASD (Aerospace, Security and Defence Industries) sortu zuten. Hortik aurrera, bere estrategia Europar Batasuneko erabaki-organoetan infiltratzea izango da, eredu estatubatuarra jarraituta berriro ere.
Estrategia horrek hamarkada batean lortu zituen helburuak, eta, horren ondorioz, Europar Batasunaren politikak aldaketa kopernikarra izan du gastu militarraren arloan: EBren aurrekontuetatik kanpo egotetik; pixkanaka-pixkanaka aurrekontu-partida partzial gero eta gehiago edukitzera; gaur egun EBko Defentsa Komisario bat, aurrekontu-partida propioa eta BerArmatze Programa onartzeraino. Azken programa horren bitartez Europako gastu militarra 800.000 milioi eurotan handitu nahi da.
Europako ekoizpen militarreko enpresa nagusietan parte hartzen hasi dira AEBetako inbertsio-funts handiak. Horrela, lobbyen arteko lehia horretan gertatzen dena gertatzen dela, haiek irabaziko dute
Dinamika horrek lobbyen arteko gatazka eragingo zuela ere aipatzen genuen. Europako industria militarra indartzeak eta EBk hura babesteko onartutako neurri protekzionistek (adibidez, EBk finantzatzen dituen programek ekoizpenaren ehuneko handi bat bertakoa izatea exijitzen dute) etekinak murriztea ekarriko lieke Trumpen kanpainaren finantzatzaileei, AEBko lobby militarreko lagunei. Badira jokaldia aurreikusi zutenak, eta azken urteetan Europako ekoizpen militarreko enpresa nagusietan parte hartzen hasi dira: AEBetako inbertsio-funts handiak. Horrela, lobbyen arteko lehia horretan gertatzen dena gertatzen dela, haiek irabaziko dute. Berez hitz egiten duen datu bat: Blackrock da munduko inbertitzaile nagusia sektorean, 542 enpresatan ditu akzioak.
Lobbyen sorreraren eta Xahuketa eta Gerrarako Ekoizpenaren (XGE, edo industria militarra) bultzada politiko eta ekonomikoaren testuinguru horretan kokatu behar dira Zedarriak sektoreko euskal lobbyak eta Eusko Jaurlaritzak XGE indartzeko duten apustu zitala. Gobernuaren apustu horrek etikaren eta politikaren ikuspegitik zer dakarren argi eta garbi adierazi dute zenbait ahotsek, hala nola sindikalgintzak, GGKEk, eskubide sozialen eremuak, feminismoak, ekologismoak, gazte-mugimenduak edo, irmotasun goraipagarriz, unibertsitateko irakasleek. Era berean, jakina, gerraren kontrako espazioak eta antimilitarismoak. Baina funtsezko gai etikoetatik haratago, komeni da eztabaidaren beste alderdi batzuei heltzea, Zedarriak eta Eusko Jaurlaritzak sakondu nahi ez dutela ematen baitu.
Adibidez, norentzat eta zergatik da negozio handi bat? Sarritan, sektoreak aberastasun soziala eta lanpostuak sortuko dituela iradokitzen zaigu. Baina datuek gezurtatu egiten dute hori. Armamentu programetara bideratutako dirua gastu sozialaren partidetatik kentzen da, gizarte pobrezia areagotuta. Lanpostuei dagokienez, ikus dezagun adibide hurbil bat, Sapa Operaciones enpresarena: 2015-2019 bosturtekoan irabaziak 42.057 eurotik 5,1 milioira pasa ziren bitartean (2018an 22,5 milioikoak izan ziren), aldi berean langile kopurua 159tik 140ra murriztu zen. Hori, berez, pagotxa da edozein enpresarentzat, baina askoz gehiago dago. Xahuketa eta Gerrarako Ekoizpenaren sektoreari buruzko eztabaidetan, oinarrizko gai bat alde batera utzi ohi da: monopsonio izaera, hau da, diru publikoz bakarrik bizi den sektorea dela (defentsa ministerioak edo nazioarteko defentsa erakundeak dira erosten dizkietenak), eta, beraz, ez duela kapitalik arriskatzen. Ez hori bakarrik. Gainera, normalean, aurretiko finantzaketa publikoa du eta ikerketarako zein teknologia eta ekoizpen zentro berriak sortzeko laguntza garrantzitsuak ditu . Hori guztia Industria eta Merkataritza ministerioen dirulaguntza, mailegu eta abalen bidez, baina baita Eusko Jaurlaritzarenak, aldundienak eta udalenak ere.
Saparen irabaziak 2015-2019 bosturtekoan 42.057 eurotik 5,1 milioira pasa ziren; aldi berean, langile kopurua 159tik 140ra murriztu zen
Baina oraindik abantaila gehiago daude sektorearentzat. Alejandro Pozok dioen moduan, sektorearen funtzionatzeko modua honako honen antzekoa da: "Ni industrianaiz, Defentsa Ministeriotik tanke bat eskatzen didazu, eta esaten dizut 10 milioi balio dituela. Zuk hori asko dela esaten didazu eta nik esaten dizut ‘beno, eska iezazkidazu hamar eta bost balio dizkizu bakoitzak’; eta zuk esaten didazu "baina bakarra nahi dut". Nik (industria) esaten dizut: "Beno, bat zuretzat eta bederatzi esportatzen ditugu. Nik bost aldiz gehiago irabazten dut. Zuk erdia ordaintzen duzu. Eta beste bederatziekin nazioarteko harremanak egiten dituzu".
Abantaila horiek guztiak biderkatu egiten dira armamentu lasterketa bultzatzen denean, material militarraren kontratuak modu konpultsiboan handituta. Horrela, lehengo adibidera itzuliz, EBk armamentuan xahutuko dituen 800.000 milioiak iragarri aurretik ere (berriro diogu zergen bidez gure poltsikoetatik aterako direla), Sapa enpresak, Ukrainako gerrari esker, bere fakturazioa % 20 inguru handitu zuen 2023an, eta % 50 inguru 2024an. Horri gehitu behar zaizkio Aperribayren enpresak sektoreko enpresa espainiar handienean, Indran, dituen akzioen balioa 200 milioi euro igo dela hiru urtetan. Bada, egoera horrekin batera, Sapako langileek greba mugagabea hasi behar izan zuten 2024ko martxoan, eta hiru asteren ondoren, KPIren igoera bermatzea baino ez zuten lortu. Beraz, Zedarriak lobby-ak eta Eusko Jaurlaritzak esaten digutenean uskal Xahuketa eta Gerrarako Ekoizpenak aberastasuna sortzen duela, badakigu beren jabeentzako soilik dela, heriotzaren merkatarientzako.
Xalotasuna aldarrikatuz, galde genezake zergatik ez dizkiguten Zedarriak eta Eusko Jaurlaritzak datu horiek ematen armagintzari buruzko eztabaida bere errealitatearen ezagutzatik abiatuta egin ahal izateko. Hona erantzun posible bat: gerta litekeelako biztanleriak hari muturrak lotzea;berrarmatzeak inolako segurtasunik ez dakarrenaz ohartzea (ikusi dugu balizko etsaiei esportatzen zaiela); gerra arriskua hurbilduko digula; gastu sozialean murrizketa handia dakarrela; planetaren ingurumen arazoen eragileetako bat dela; enpresen jabeak diren heriotzaren merkatariak eta horietan inbertitzen duten funts-putreak soilik aberasten dituela; eta hori guztia diru publikoarekin egiten dela, gure zergen diruarekin.
Orduan, halako galdera potoloa mahai gainean jarriko genuke akaso: baina diru publiko hori guztia, langileen gaitasun horiek, instalazio horiek, ezin izango lirateke beste ekoizpen mota batera bideratu? Mehatxatzen gaituzten krisi eta kolapsoen aurrean benetan garrantzitsuak eta premiazkoak diren gaiei heltzea helburu izango lukeen beste ekoizpen mota batera? Hori da serial honen hurrengo kapituluan jorratuko dugun gaia.
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.
Aurreko artikulua amaitzeko, Euskal Herriko xahuketa eta gerrarako ekoizpenaren inguruan (EHXGE, edo industria militarra) hitz egiten denean Zedarriak eta Eusko Jaurlaritzak jorratu nahi ez duten helburu bat jarri genuen mahai gainean: Euskal Herrian egindako... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.
Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]