Elbit Systems enpresa Israelgo arma fabrika handiena eta armadaren hornitzaile handienetakoa da. Mecanocauchoren erabakia “elkartasun internazionalistaren garaipena” dela iritzi dio BDZk.
Asteasuko (Gipuzkoa) AMC Mecanocaucho enpresak harreman guztiak eten ditu Israelgo arma fabrika nagusiarekin, Elbist Systemsekin. Arma fabrika hori, Israelgo handiena izateaz gain, Israelgo armadaren hornitzaile handienetakoa da: BDZ mugimenduak kaleratutakoaren arabera, armadak erabiltzen dituen armen %80 inguru ekoizten du. BDZ mugimenduak begi onez ikusi du erabakia, eta gogorarazi du gizarte presioak “eragina” duela. Enpresa horren izena ageri da Espainiako Gobernuak agindutako arma enbargoko zerrendetan.
Irailean egin zen publiko albistea, The Ditch Irlandako egunkariak kaleratuta: AMC Mecanocaucho enpresak 485 kiloko merkantzia bidali zion aipatutako enpresaren Alemaniako egoitzari, eta merkantzia horrek Israelen bukatu zuen, Elbit Systemsen gerra elektronikoko instalazioan. Merkantzian bibrazioen aurkako euskarriak zihoazen, eta material hori autoen motorretan erabiltzen da normalean. Asteasuko enpresak erantzuna kaleratu zuen: aipatu bidalketa gauzatu zen momentuan, ez zegoen enbargorik indarrean. Are, Espainiako Gobernuak ezarritako arma enbargoaren ondoren, Israelera bidalketa bakarra ere egingo ez dutela gehitu du enpresak.
Gerora zenbait komunikabidetan egin dituen adierazpenetan, AMC Mecanocauchok adierazi du ez zekiela Elbit Systems enpresa “sektore militarrekoa” zela, eta berretsi du enpresak harremana Alemaniako instalazioekin zuela: beren merkatua Europako Batasunean eta Espainiako Estatuan dagoela. Dena den, gertatutakoaren ondoren jakinarazi du ez dutela bidalketarik Israelerako, guztiak “blokeatu” dituztela.
Erakundeek industria militarra babestearen aurka
Eusko Jaurlaritzak enpresa militarrei ematen dien babesa salatu dute Bilbon ostegun goizean. Kakitzat koordinadora antimilitaristak deituta, salatu dute Jaurlaritzak 100 milioi euroko dirulaguntzak bideratzen dituela enpresa horietara, Israeli armak saltzen dizkieten enpresa horietara. Azaldu dutenez, EAEko 206 enpresak egiten dute lan sektore militarrean: urtean 6.000 milioi euroko irabaziak dituztenak.
Kontzentrazioa Bilboko Carlton hotel parean izan da, hain zuzen ere, Geopolitika eta bere eragina euskal industrian enpresa arteko topaketekin bat egin du. Bertan izan da SAPA enpresa, eta, hain zuzen ere, bere parte hartzeak hauspotu du mobilizazioa: gogorarazi dute enpresa horrek Israelgo armadarekin “negozio milioidunak” egiteaz gain, Indra enpresa militarrean 200 milioi inbertitu dituela, “gerraren negozioak hazten jarraitzeko”.
Horiez gain, mobilizazioan gogoan izan dituzte “gerra testuinguruan armak saltzetik aberasten” ari diren beste zenbait enpresa: Ecia Xemein, Markina-Xemeinen; ITP Aero, Barakaldon eta Sestaon, edo Sener, Getxon (Bizkaia).
EHU-Palestinak agerraldia egin du gaur, Ignazio Barriola ikasgelategian; sarearen jardueraren berri emateaz gain, EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman nahi izan dituzte, eta emaitza horien inguruko posizionamendua ezagutarazi.
Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.
Atxilotuek uko egin diote polizia-etxera joateari. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta BDZ Nafarroak babesa adierazi diete ikertutako pertsonei eta mobilizazioak iragarri dituzte atxiloketak gertatzen badira.
Bartzelonako garraio konpainiak klausula bat dauka, betoa jartzen diena NBEko Giza Eskubideen erakundeko zerrendetan dauden enpresei. CAF zerrenda horretan dago, Jerusalemgo trenbideko lanengatik. 39 tren eta 321 milioi euroko kontratua legoke jokoan.
Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]
Israel Premier Tech txirrindularitza taldeak datorren denboraldirako “egungo nortasun israeldarretik urruntzera” behartua ikusi du bere burua, Espainiako Vueltan hauspotu ziren protestengatik. Gainera, Sylvan Adams sionista ez da aurrerantzean proiektuaren buru... [+]
Milaka herritar atera dira kalera Euskal Herriko herri askotan Global Sumud Flotillako partaideen bahiketa salatzeko eta agintariei eta gobernuei Israelekin harreman guztiak apur ditzaten eskatzeko. Munduan barrena ere ehunka mila pertsona atera dira protestetara.
Nazio Batuen Erakundeak Israelgo legez kanpoko kokalekuetan negozioak egiten dituzten enpresen zerrenda berritu du. 68 lantokiren izenak gehitu ditu, eta tartean dago CAF. Beasaingo enpresak egun bat lehenago argitaratutako agirian zioen Jerusalemgo tranbiak “giza... [+]
Nazioarteko ontzidiak larrialdiko prentsaurrekoa deitu du asteazken goizean, “arrisku eremuan” sartu berritan. Itsasontzietan dauden kideek “intimidazioa” eta “gerra psikologikoa” salatu dituzte Israelen eskutik. Albanese NBEko errelatore... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Azken aste eta hilabeteetan CAFek jasotako presioaren aurrean, enpresak agiria atera du eta berretsi du Jerusalemgo tranbiak giza eskubideak aintzat hartzeko parametro guztiak betetzen dituela, eta proiektuarekin aurrera jarraituko duela.
Hogei urte bete ditu Palestinako eskubideen aldeko Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak (BDS, ingelesezko siglekin) nazioarteko mugimenduak. Omar Barghouti BDS mugimenduaren sortzaileetako bat da. Urteurrenaren harira, hitzaldia eman zuen AEBetan. Europe Solidaire Sans... [+]
FINANTZAK ETA INDUSTRIA
AXA
Frantziar aseguru enpresak Israelgo bankuei dirua mailegatzeari utzi zion 2024ko abuztuan, DBZ eta Ekō elkarteen urtetako kanpainaren ostean.
Sidenor
Israelgo armadari altzairu militarra saltzen zion Euskal Herrian egoitza... [+]