AEBetako armadak SAPA Placencia, Aperribay familiaren enpresa, aukeratu du 7.000 tankeren transmisio-sistema hornitzeko. Programa berri horrek 5.000 milioi eurotik gorako diru sarrerak ekarriko dizkio hamabost urteko epean. Borrokarako ibilgailuen flota berritzeko ekoizpena 2028rako aurreikusita dagoen arren, lehen unitateak jada jasotzen ari da AEBetako armada une honetan.
Aperribay familiaren SAPA Placencia enpresa aukeratu du AEBetako armadak euren 7.000 tankeren transmisio-sistemak produzitzeko. Andoainen egoitza duen enpresak Trumpen administrazioaren “Next Gen” programan parte hartuko du. Horren bitartez, 15 urtetan 5.100 milioi euro inguruko diru sarrerak izango ditu. La Vanguardiak aurreratu duenez, ekoizpena 2028rako aurreikusita dagoen arren, une honetan lehen unitateak jada jasotzen ari da AEBetako armada.
Akordio berriarekin diru sarrerak nabarmen igoko ditu SAPAk. Merkatu iturrien arabera, iaz 75 milioi euroko mozkinak izan zituzten. Orain, kontratu berriarekin, 2040 bitartean 5.000 milioi eurotik gora jasoko ditu bi fasetan. Lehenengoan, SAPAk AEBetako armadarako 4.000 blindaturen fabrikazioan parte hartuko du. Ondoren, beste 3.000 esportatzeko ekoiztuko dira. SAPAk uko egin dio informazio horri buruzko iruzkinak egiteari, baina General Dynamicsen –sektore aeroespazialeko eta militarreko enpresen jabe diren estatubatuar enpresen konglomeratua– ohar batek esleipena berretsi du, La Vanguardiak jakinarazi bezala. Produkzioan Alemaniako MTU eta AEBetako Caterpillar enpresekin lankidetzan jardungo du, eta horiekin aliantza estrategikoak sinatu ditu enpresa gipuzkoarrak.
SAPAk Amerikako Estatu Batuekin duen harremana ez da berria. Raül Blanco, estrategia zuzendari exekutiboak, 1980ko hamarkadan Espainiako Estatua NATOn sartu zenetik, AEBetako armadarekin lanean dihardu. Azken 20 urteetan, Aperribay familiaren enpresak 17 programatan parte hartu du, bai AEBetan eta Espainiako Estatuan. Gainera, 2026tik aurrera Europan hedatzea aurreikusten dute. Izan ere, akordio berriak ditu Europako hainbat herrialderekin Marte (Main Armored Tank of Europe) proiektuari esker. Proiektu horretan SAPA mugikortasun-programaren buru da, eta, beraz, bera arduratuko da Europako Batzordeak ekoitzi nahi dituen blindatuaren transmisioak garatzeaz.
Modu honetan, munduko gastu militar handiena duen herrialdea hornituko du SAPAk. Quincy institutuak zabaldutako txosten baten arabera, Ameriketako Estatu Batuek 21.700 milioi dolarretik gorako laguntza militarra eman dio Israeli, 2023ko urriaren 7tik. Kopuru horretatik 17.900 milioi Joe Biden presidente ohiaren administrazioak esleitu zituen, eta Donald Trump egungo agintariak, berriz, 3.800 milioi dolarreko gehigarria onartu zuen. Txostenak nabarmentzen duenez, 2023ko abenduan Bidenek presidentearen larrialdi-baimena erabili zuen, legeak berrikustea saihestu eta 254 milioi dolar inguruko tankeen eta jaurtigaien salmenta errazteko.
Elbit Systems enpresa Israelgo arma fabrika handiena eta armadaren hornitzaile handienetakoa da. Mecanocauchoren erabakia “elkartasun internazionalistaren garaipena” dela iritzi dio BDZk.
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.
Aurreko artikulua amaitzeko, Euskal Herriko xahuketa eta gerrarako ekoizpenaren inguruan (EHXGE, edo industria militarra) hitz egiten denean Zedarriak eta Eusko Jaurlaritzak jorratu nahi ez duten helburu bat jarri genuen mahai gainean: Euskal Herrian egindako... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Moldaketari buruzko gure liburuan azaldu genuenez, aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieratik Europako gastu militarrak behera egin zuela ikusirik, XXI. mendearen hasieran Europako heriotzaren merkatariek antolatzea erabaki zuten, eta eredu estatubatuarra imitatuz lobby moduan... [+]
PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.
Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]