Defentsan inbertitzea


2025eko otsailaren 17an - 07:54
antimilitaristas.org
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat hartuta.

Foroko pertsonek merezi duten errespetutik abiatuta, horietakoren bat pertsonalki ezagutzen baitut, gure gizartearen garapenerako hainbat alternatiba bultzatzeko beharrarekin bat eginez eta foroko zuzendariak bere proposamenak publikoki eztabaidatzeko egindako gonbidapenari erantzunez, defentsan inbertitzeko proposamenari buruz hausnartzera ausartuko naiz.

Hori guztia Euskadiko GGKEen Koordinakundea osatzen dugun 83 erakundeek ematen diguten zilegitasunetik. Izan ere, mundu osoan hiru milioi pertsona baino gehiagorengana iristen diren 839 proiekturen bidez, 63 herrialdetan diharduen 120.000 pertsonako oinarri soziala dugu.

Lehenik eta behin, neure buruari galdetu diot: zer pentsatzen ari dira neurri hori proposatzen dutenean? Ulertzen dut ez direla Muskizen, Hondarribian edo Kanpezun misilak eta tankeak jartzeari buruz hitz egiten ari. Ezta horrelako enpresetan egiten dituzten inbertsio pribatuentzat justifikaziorik bilatzen ari ere; legezkoak izan arren, nire ustez, etikoki oso kritikagarriak baitira.

Zer pentsatzen ari dira neurri hori  [armagintzan inbertitzea] proposatzen dutenean? Ulertzen dut ez direla Muskizen, Hondarribian edo Kanpezun misilak eta tankeak jartzeari buruz hitz egiten ari

Beraz, ondorioztatu dut defentsa industria deritzoten horren arazoa dela finantza-erakundeen finantzaketa aurkitzeko duten zailtasun handiagoa, merkatuak eta erakunde arautzaileek inbertsio jasangarri eta arduratsua (ISR) sustatzera behartzen baitute; izan ere, inbertsio baten errentagarritasuna eta arriskua kontuan hartzeaz gain, ingurumen, gizarte eta korporazio faktoreak ebaluatzen ditu horrek (ASG irizpideak ere esaten zaie). Hau da, inbertsioaren etekin ekonomikoa aztertzeaz gain, erabilitako diruak gizartean eragin positiboa lortzeko balio izatea bilatzen du, ingurumena errespetatzen duen oreka mantentzen den bitartean, 2030 Agendarekin bat etorriz.

Suposatzen dut, finantzaketa aurkitzeko zailtasun horren aurrean, 2025-2030 aldirako eskatzen dituzten inbertsio publikoko milaka milioi euro horietako batzuk armagintzara bideratzea nahi dutela. Hori izango da, beharbada, esan nahi dutena, txostenean "defentsan eta segurtasunean inbertsiorik eza" aipatzen dutenean.

Izan ere, oso negozio errentagarria da. 59 gerra baino gehiago zenbatu ziren 2024an. Gastu militarra 1,2 bilioi dolarretik (2000) 2,4 dolarrera igaro da (2023). 2021etik 2024ra bitartean, %65 hazi da gatazka egoeran dagoen Lurraren azalera. Eta horri gehitu beharko litzaioke Trump boterera iritsi izana.

Hildakoen eta zaurituen kopuruak eta Gazatik zein Ukrainatik iristen zaizkigun irudiak nahikoa izan beharko lirateke. Baina zalantzarik egon ez dadin, guk, larrialdiei erantzuten eta gatazka hauetan biktima eta desplazatuei laguntzen diegunok, gerrari ez! oihukatzen dugu, baina gerra horietan erabiltzen diren armei ere ez! esaten diegu. Ez!, armek gorrotoa, suntsipena eta mina besterik ez dutelako sortzen. Ez!, gerra ez delako beste batzuen kontua, eta ahaztu egin bazaigu ere, hemen ere gerra bat izan genuelako duela ez asko. Eta ez!, beste mundu bat nahi dugulako guretzat eta hurrengo belaunaldientzat.

'Gerrari ez!' oihukatzen dugu, baina gerra horietan erabiltzen diren armei ere 'ez!' esaten diegu

Baina oihu egiteaz gain, lanean jarraituko dugu Palestinan, Etiopian, Kongon, Mozambiken eta beste dozenaka herrialdetan, gatazka horietan bizirik dirauten pertsonei arreta ematen lehenak izateko, pertsona ahulenei laguntzeko eta bizitza hobea izateko aukerak eskaintzeko.

Gizarte zibila hezten, sentsibilizatzen eta bere parte-hartzea aktibatzen jarraituko dugu, baina, gure kasuan, aurrerapen ekonomikoan ez ezik, Giza Garapen Iraunkorrean oinarritutako eredu baten alde.

Draghi eta Lettaren txostenak irakurriko ditugu, baina gure gogoetak Jose María Arizmendiarrieta, Paul Collier eta Michael Sandelen inspiraziotik egingo ditugu.

Erakundeei, alderdi politikoei eta Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia sailburuari (berriki egindako adierazpenen harira) eskatzen diegu aplika dezatela Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutuna. Eusko Legebiltzarrean onartu zen 2007an, eta "bake-dibidendu" bat ezartzeaz hitz egiteaz gain, honakoa aipatzen du, hitzez hitz: "Enpresak sustatzeko eta laguntzeko politiketan, Eusko Jaurlaritzak ez die inolako laguntzarik emango armak ekoizten, merkaturatzen eta finantzatzen diharduten pertsona fisiko edo juridikoei".

Ildo horretatik, eskatzen diegu armagintzarako inbertsioak ahaztu ditzaten, Giza Garapen Iraunkorrarekin koherenteak diren politika sozioekonomikoak bultza ditzaten eta 03/2024 Legean —Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Legean— adostutako konpromisoa bete dezaten: urtero Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorraren gastu osoaren %0,7 lankidetza-politikara bideratzea, azken helburua izanik errenta nazional gordinaren %0,7 garapenerako laguntza ofizialera bideratzea.

Era berean, Zedarriak Foroaren aurkezpenera bertaratu ziren Jauregi eta D'Anjou sailburuei eskatzen diegu eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Finantzen Euskal Institutuak bultzatutako Hegoalde globalerako inpaktu sozialeko funtsa abian jartzea babes dezatela.

Azkenik, finantza-erakundeak, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak (BGAE / EPSV) eta, oro har, inbertitzaileak animatu nahi ditugu epe laburreko emaitzaren alde egin beharrean inbertsio arduratsu eta jasangarrien alde egin dezaten.

Azken batean, ez! dezagun "defentsan" inbertitu, eta bai! inbertitu dezagun lankidetza eta bakea bezalako balioen defentsan, planeta honetako pertsona ahulenekin solidarioagoa den euskal gizarte justuagoa, bidezkoagoa eta iraunkorragoa eraikitzeko.

 

*Josu Urrutia Beristain Araba Bizkaia eta Gipuzkoako GGKEen Koordinakundeko lehendakaria da. 

Koordinakundea 83 GKE-k osatzen dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Armagintza
2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


2025-07-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
XXI. mendeko arma-lehiaketaren probalekua izan behar al dugu?

Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Euskal armagintza industria eztabaidagai (IV)
Moldaketa eraldatzailea

Aurreko artikulua amaitzeko, Euskal Herriko xahuketa eta gerrarako ekoizpenaren inguruan (EHXGE, edo industria militarra) hitz egiten denean Zedarriak eta Eusko Jaurlaritzak jorratu nahi ez duten helburu bat jarri genuen mahai gainean: Euskal Herrian egindako... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (III)
Norentzat sortzen du aberastasuna industria militarrak, eta zeren kaltean?

Moldaketari buruzko gure liburuan azaldu genuenez, aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieratik Europako gastu militarrak behera egin zuela ikusirik, XXI. mendearen hasieran Europako heriotzaren merkatariek antolatzea erabaki zuten, eta eredu estatubatuarra imitatuz lobby moduan... [+]


2025-04-28 | Gedar
Berrarmatzeari eta industria militarrari ezetz esan diete

PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.


Euskal armagintza industria eztabaidagai (II)
Itsutu nahi gaituzten gerra hotsak

Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


Militarizazioan beste urrats bat eman du Espainiako Gobernuak: 10.471 milioi euro gehiago bideratuko ditu Defentsara

Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta

Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Eguneraketa berriak daude