Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua sinatu zuela, bost urtez irismen luzeko misilak eta droneak bidaltzearen truke. Israelgo hainbat hedabidek igandean jakinarazi dute Serbia dela akordioaren jabea.
Israelgo armagintza industriari dagokionez, Elbit Systems taldea da "Gazan borrokan frogatutako armak" mundu osoko herrialdeentzat nahiz Israelgo armadarentzat gehien ekoizten dituen enpresa. Horren erakusle dira azken urteetan pilatu dituen irabaziak: 2024ko hirugarren hiruhilekoan 1.717,5 milioi dolarreko irabazi gordinak izan zituen, aurreko urte epe berdinean baino 216 milioi dolar gehiago. Bada, Israel Gazako palestinarren aurka egiten ari den genozidioak gutxienez 60.000 lagunen heriotza eragin duen bitartean, armagintza industria sionista indartzen jarraitzen du Europak.
Izan ere, Elbit Systemsek joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro inguruko balioa duen kontratua sinatu zuela, bost urtez irismen luzeko misilak eta droneak bidaltzearen truke. Israelgo hainbat hedabidek jakitera eman dute igandean Serbiarekin sinatu dutela akordio hori, Europar Kontseiluko Oinarrizko Eskubideen arduradun Michael O'Flahertyk estatu kideei –Serbia da horietako bat– eskatu zien Israeli arma gehiagorik ez erostea, "Gazako palestinarren giza eskubideen urraketak saihesteko".
Halere, 2023ko urriaren 7az geroztik, Europako herrialde gehienek muzin egin diote Israelekin eta hango enpresekin dituzten harreman ekonomiko, komertzial eta politikoak eteteari. Hain zuzen, Elbit System enpresak inoiz egin duen salmentarik handiena Alemaniarekin sinatu zuen 2023an: 3.500 milioi euroko balioa zuen kontratua. Gainera, Centre Delas erakundeak apirilean argitaratutako txosten batek ondorioztatu zuen 2023ko urriaz geroztik Espainiako Estatuaren eta Israelen arteko harreman militarrak “inoiz baino estuagoak” izan direla: ikerketaren arabera, ordutik 40 kontratu baino gehiago sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin loturak dituzten armamentu enpresekin –Israelgo enpresekin, horiek Espainian dituzten filialekin edota Israelgo lizentziapean ekoizten dituzten Espainiako Estatuko sozietateekin–.
Israel Premier Tech txirrindularitza taldeak datorren denboraldirako “egungo nortasun israeldarretik urruntzera” behartua ikusi du bere burua, Espainiako Vueltan hauspotu ziren protestengatik. Gainera, Sylvan Adams sionista ez da aurrerantzean proiektuaren buru... [+]
2023ko urriaren 7an, Hamasen erasoaren ostean, palestinar herriaren kontrako genozidioari hasiera eman zion Israelgo Estatuak. Trumpen planaren negoziaketa betean, beldurgarriak dira bi urteotako sarraskiaren zifrak.
Ordezkariak Egiptoko Sharm el-Sheikh hirian bilduko dira, Sinai penintsulan, Trumpen lehen fasearen "mekanismoak eta xehetasunak" aztertzeko. Bien bitartean, bonbardaketek hildakoen kopurua handitzen jarraitzen dute; azken 24 orduetan beste 65 palestinar hil ditu... [+]
Global Sumud Flotillako ontzietan zihoazen lau aktibista euskaldunak Atenasera Euskal Herriko 15:30ean heldu dira eta handik Loiura zuzenean hartuko dute hegaldia, 23:15ean iristeko. Jada aske utzi dituzten ekintzaileek kolpeak, umiliazioak, loaren galaraztea edo janaria eta ura... [+]
Palestinaren Elkartasuna taldeak deitutako manifestazio jendetsua Antoniutitik abiatu da, Israelgo Estatua desagertzearen eta erresistentzia palestinarraren aldeko aldarriak eta gobernu aurrerakoien aurkako oihuak eginez.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Flotilla gelditu du Israelgo armadak, Gazara iritsi aurretik. Ontziak Israelek "arrisku eremu" gisa izendatu duen lekuan dira asteazken goizetik. Iluntzean, 20:30ak pasatxoan heldu dira ontzi militar israeldarrak lehen abordaiak egitera. Flotillako ontzietan zihoazen lau... [+]
Flotillako euskal ordezkaritzaren prentsa lantaldeko Ana Casconek ARGIAri baieztatu dio informazioa. Lau euskal herritar abiatu ziren Bartzelonatik Gazara bidean Global Sumud Flotilla nazioarteko ekimenean: Itziar, Jotas, Karim eta Mikelon (euren abizenak ez ematea erabaki dute).
Mediterraneo inguruko komunikabideetan gertakariak presentzia handia du. Aldiz, Alemanian isiltasun handia dago, eta Erresuma Batuan nahiko atzean ematen dute notizia.
Arratsaldean herri guztietako udaletxeen aurrean mobilizatzera deitu dute, eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte. EHUn ere antolatu dituzte mobilizazioak.
19:30ak aurretik, ontzidi humanitarioaren antolakuntzak jakinarazi du, GPSaren arabera, hogei itsasontzi baino gehiago gerturatzen ari zaizkiela pare-paretik.
Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]