Nola despatriarkalizatu kazetaritza?

  • Galdera horri helduko diote bihar Bilbon abiatuko den Kazetaritza Feministari inguruko I. Kongresuan. Pikara Magazinek antolatu du hedabideetan feminismoa "zeharka" lantzearen beharra mahaigaineratzeko eta bide horretan egunerokotasunean azaleratzen diren erronkak erdigunean jartzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 08an - 14:34

Hamar urte beteko ditu Pikara Magazine aldizkari femistak hurrengo azaroan. Bederatzi urte hauetan begirada feminista kazetaritzaren munduan txertatzea izan dute helburu, eta erreferente bihurtu dira bide horretan. Egun asko handitu da feminismoaren eta genero ikuspegiaren presentzia hedabide berri zein tradizionaletan, eta testuinguru berri honetan kazetaritza feministaren inguruko jardunaldiak antolatzea beharrezko ikusi dute.

June Fernandez Pikara Magazineko kideak azaldu duenez, kongresuaren helburua feminismoa hedabideetan "zeharka" lantzea da, eta ez mugatzea "kazetari batzuen espezialitatea" izatera. Hori horrela, begirada feminista lan eta analisi tresna gisa erabiltzen duten kazetari eta hedabideen arteko topalekua nahi dute izan, esperientziak partekatu eta ikasitako amankomunean jartzeko.

Bi eguneko egitarau oparoa antolatu dute, urriaren 9 eta 10a bitartean Bilborocken, Pikara Magazineko erredakzioan, Wikitokin eta La Bolsa udaltegian martxan jarriko dutena. Nazioarteko 20 hedabidetako ordezkariak gonbidatu dituzte mahai-inguru eta tailerretan parte hartzera, eta dagoeneko mundu osoko 120 pertsonak izena eman dute jardunaldiotan.

Guztien artean hainbat galderari erantzuten saiatuko dira: "Nola despatriarkalizatu kazetaritza?", "Zertan datza kazetaritza feminista egitea?", "Nola islatzen da filosofia hori erredakzioetako egituretan?", "Nola lor dezakegu zaintza erredakzioetako egunerokoan kontuan izatea?", "Freelance kazetarien prekaritateak generoarekin loturarik ote du?".

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko egin klik loturan.

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


"Gazteok zutik eta mugimenduan gaude, errealitate gordin baten aurrean"

Askotariko erresistentziak gorpuzten eta aldarrikatzen ditu Aiert Alberdi kantautore oñatiarrak oholtzan zein egunerokoan: gaztea, genero disidentea, euskalduna, langile klasekoa eta herri txikikoa… Musika eta feminismoa ditu indarkeria patriarkalari aurre egiteko... [+]


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Eguneraketa berriak daude