Arratsaldez bildu dira hirurak kafea hartzeko, terraza hotz batean. Aspaldi dira lagunak, irakasle-ikasketak elkarrekin egin zituztenetik. Koronakrisiaren inguruan kontu-kontari jardun dute, lana nekezagoa da denentzat eta haiek gehiago sumatzen dute, urteen ajeak nabarmenagoak baitira. Baina beste zerbaitek kezkatzen ditu: aurten 59 urte beteko dituzte eta, ustez, 60 urterekin jubilatzeko aukera izan beharko lukete. Hori, ordea, ez da posible izanen.
Nekanek lasai egon beharko luke, funtzionarioa baita, baina ordutegi murrizketak maiz hartu zituen seme-alabak zaintzeko, eta orain konturatu da horrek jaitsi diola erretiroaren kotizazio oinarria, eta nahiz eta 23 urterekin lanean hasi, ez dela iritsiko eskatzen diren 35 urte kotizatuak izatera eta, beraz, 60 urtetik aurrera lanean segitu beharko duela. Senar ohiak, aldiz, urte guztiak %100 kotizaturik dauzka, eta ez du arazorik edukiko dagokion adinean jubilatzeko.
"Aurten 59 urte beteko dituzte eta, ustez, 60 urterekin jubilatzeko aukera izan beharko lukete. Hori, ordea, ez da posible izanen"
Paki Iruñeko udal ikastola batean hasi zen lanean, eta gero udaleko funtzionario bihurtu zen. Baina ikastola horiek Nafarroako Gobernuko ikastetxeen sare publikoan sartu zirenean, langileak funtzionarizatu egin ziren, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean hain zuzen ere, eta ez Klase Pasiboetan, gainerako irakasle funtzionarioak bezala. Hori dela eta, 2012-2017 tartean 60 urterekin ezin izan ziren jubilatu eta, geroztik, 2018ko aurrekontu orokorren emendakin bati esker bai, baina aukera hori 2022an desagertuko da, berak 60 urte betetzen dituenean, 36 urte kotizatuak izanik ere, 67 urterekin jubilatu beharko du.
Maritxu ikastetxe publikoetan aritu da beti, baina kontratatuta. Oposizio askotxo egin du, gehienak gainditu, inoiz funtzionario bihurtzea lortu gabe. Gainera, minbizia pasatu zuen direla 8 urte, eta horrek dezente urritu zion buruz ikasteko gaitasuna. Azken oposizioak okerrago atera zaizkio, eta indarrean dagoen kontratazio zerrenden sistema bidegabea pairatzen ari da. Hondarreko urte hauetan ordezkapenak besterik ez ditu egin eta horrekin gutxiago kotizatu du; hortaz, gaitza zaio erretiroko bidea.
Bestalde, esan dute ez dela betetzen 2018an sinatutako ituna; adibidez, oraindik ez zaie lanaldi osoaren herena murriztu 60 urteko irakasleei. Horrek ekarriko luke ikastetxean egon beharrik ez izatea (heren horretan) eta jardunaldia arinagoa gertatzea. Bidenabar, hezkuntza pribatuko irakasleek 61 urtetik aurrera duten lanaldi-murrizketak publikoan ere izan beharko lirateke, are gehiago kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuak ordaintzen dituela.
Lankide gehienek ez dakizkite horiek denak. Ikusten dute momentuz irakasle askotxo jubilatzen direla 60 urterekin, baina ez dira ohartzen 2011tik geroko funtzionario guztiek 67 urterekin (edo, agian, 70ekin) erretiratu beharko dutela. Gainera, matrikulazioa jaitsiko da datozen urteetan eta ezin dira jabetu irakasle gazteek izan dezaketen etorkizunaz.
Hotzago abailtzen da ilunabarra. Kafearen azken hurrupa hartu eta musukoa jantzita, elkar agurtu dute batak bestea ukitu gabe, inoiz jubilatuta besarkatuko direlakoan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.