LABI desegin eta neurri murriztaile gehienak bertan behera geratuko dira EAEn

  • Musukoaren erabilera ez da aldatuko EAEn, baina normaltasuna itzuliko da aisialdi eta ostalaritzara. Pandemiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak indargabetzea erabaki du LABIk, astearte arratsaldeko bileran. Nafarroak joan den astean egin zuen.


2021eko urriaren 5ean - 12:19
Azken eguneraketa: 14:24
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Iñigo Urkullu lehendakariak aurreratu zuen moduan, osasun larrialdia bertan behera utzi du Eusko Jaurlaritzak astearte arratsaldean, eta Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordea (LABI) desegin da. Azken bilera horretan, Jaurlaritzak orain arte hartu dituen neurri murriztaileak indargabetu ditu, aisialdi eta ostalaritzara normaltasuna itzuliz (barran kontsumitu ahalko da, esaterako). Ostegunetik aurrera sartuko da indarrean erabakia.

Musukoa eta aforoa

Espainiako Gobernuak arautzen duena mantenduko da, hori bai, eta musukoaren araudia adibidez ez da aldatuko: leku itxietan jantzi beharko da, baita kanpoan izan arren distantzia nahikoa ez dagoenetan ere. Espazio itxietan eta 5.000 ikusentzule bilduko dituzten lekuetan %80ko aforoa mantenduko dela zehaztu du lehendakariak.

Izan duen jokabideagatik eskerrak eman dizkio Iñigo Urkulluk euskal gizarteari.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...