Murrizketen kontura gutxi batzuk gero eta aberatsagoak direla salatu dute Baionan

  • Bizi! mugimendu altermundialistako 35 kidek protesta umoretsua egin zuten joan den larunbatean, Baionako Ferrari saltoki aurrean. Iaz auto marka horrek inoizko emaitza onenak lortu zituela-eta, krisia eta murrizketak baliatuz gutxiengo bat gero eta gehiago ari dela aberasten salatu zuten.


2013ko apirilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Kontsumo neurrigabea salatzeko protesta umoretsua egin zuen Bizi!k.

"Krisia? Zein krisi?" lemadun kartelarekin, "neurrigabekeriaren eta harrokeriazko kontsumoaren" kontrako protesta egin zuten mugimenduko kideek, aberaskiloen rola antzeztuz.

Ferrariren autoak 183.000 eta 320.000 euroren artean saltzen dira eta iaz %4,5eko onurak izan zituzten salmentetan. Eredu horrek planetaren oreka klimatiko eta ekologikoa arriskuan jartzen duela nabarmendu zuten ekintzaileek.

Gehienezko soldata baimendua aldarri

Gehienezko soldata baimendua ezartzearen alde maiatzaren 1ean Baionan egingo den manifestaziora ere deitu zuten. "Mugarik ez izaite hau ez da gure planetaren ahalekin bateragarria, baliabideen eta satsuduren xurgatzeko ahalen ikuspuntutik", adierazi zuen Séverine Duchên manifestarien bozeramaileak.

Neurrigabekeriaren "lasterketa buru-hiltzaile honi 'aski da!'" esatera gonbidatu zituen herritarrak Adrien Kempf Bizi!-ko kideak.

Aberastasuna gutxi batzuen eskuetan kontzentratzen dela gogorarazi zuten manifestariek, ultra-aberatsak sortuz: 25 urtetan, 125etik 1.226ra igaro da miliardunen (mila milioi baino gehiago duten pertsonen) kopurua. Horien artean, 4.600 miliar dolar metatzen dituzte.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#4
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude