Mikel Hiribarren laborari eta ELBko sindikalista izan zen hizlarietako bat Elikadura 21 biltzarraren lehen mahainguruan, zeinak titulutzat baitzeraman "Kapitalismoa eta klasea: kapital, ondasun eta jendeen fluxuak nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzan". Gaia maila teoriko eta makro batetik landu zuten mahaikiden ondoan, Hiribarrenek mikro mailatik abiatu eta Euskal Herriko nekazariek asteotan bizi duten gatazka oso lokal baten ezaugarriekin zehaztu zituen gaurko arazo nagusietako batzuk. Hona haren hitzaldia ARGIAk transkribaturik.
Atzo entzun dugu Mixel Berhokoirigoin, Iparraldeko nekazaritzako erreferentzia dena. Gurekin egongo da gogoz, berak ez baitauka etortzerik gehiago Hegoaldera epailearen aginduz. Euskal Herriko ETA erakundeak armak utzi baititu, Mixel Berhokoirigoin eta beste lagunak zentralak izan dira mugimendu horretan.
Borroka bat izan da, beraz, desarmeari buruz eta guk, Iparraldeko nekazariok, asteotan ber denboran izan dugu beste borroka bat oso bestelakoa, gure oilo, ahate eta antzarak zaintzeko. Hemendik abiatu nahi nuke nire mintzaldia. Ideia eta gogoeta asko erabili dugu goiz honetan eta nik Iparraldeko nekazaritzako bizitzaren oihartzun txiki bat ekarri nahi nuke, nahiz eta lokala izan.
Hegazti gripea deitzen den gaixotasun bat bada bereziki oiloak, ahateak eta antzarak hiltzen dituena. Frantzia aldean azken bi urteotan asko jo du eta gripe honengatik erahil dira asko eta asko ahate eta batzuetan oilo, nahi baitzen menperatu gripe hau. Joan den sasoian lortu bazen kontrolatzea, aurten berriz abiatu zaigu sekula baino gehiago, gobernutik berriz etorri da manua erahiltzeko hainbeste ahate eta oilo.
Frantziako Hegoaldean gehienbat hazten dira ahateak modu horretan ahateak, hauekin egiten da Frantzian bezala Europan ezaguna den foi gras edo ahate gibel gizena, ospe handia daukana. Sektore hau oso berezia da eta adierazten du nola doan gure nekazaritza industrializatzeari buruz.
Milaka laborari ari dira hazkuntza honetan, baina gehienak sartuta daude produzitzen industriarentzat, askotan bertakoentzat baina baita ere handiagoak direnentzat. Animalien kontzentrazio izugarria ikusten da, garraioa hara eta hona pentsuak eta animaliak batetik bestera eramaten, industriak erabaki baitu nekazari batzuek haziko dituztela animalia txikiak, besteak handixeagoak, azkenek haziko zituztela galkatu edo artoz asetzeko fois gras egiteko moduan. Beraz, sekulako segmentazioa ezagutzen da sektore honetan.
Segmentazioa eta kontzentrazioa dira industria mota honen ezaugarri nagusietarik. Honek dakar sekulako arriskua baldin eta hortik birusen bat pasatzen baldin bada. Bi urteotan gure eskualdean bio-seguritate neurriak asko azkartu dira baina pentsatzen dugu ondoko urteetan kontzentrazio eta garraioek berdin segitzen baldin badute, eritasuna berriz etorriko dela.
Iparraldean, aldiz, guk gutxi egiten dugu ahate hazte hori. Hiru etxalde dira gurean erresistentzian azken aste horietan [Barkoxe, Domintxine eta Gabadiko etxaldeen gatazkaz ari da], ez baitzituzten utzi nahi beren kabalak hiltzera. Baserri hauek dira gure kideak ere, hauek beste modu batera hazten dituzte animaliak, kanpoan erabiliz, animaliak hastetik buru lekuan haziz, bertan hilez, garraio oso gutxirekin, birusentzako aukera oso gutxi utziaz. Baina administrazioak nahi izan du etxaldeotako animaliak ere hil araztea. Bi asteotan bi aldiz saiatu dira agintariak, polizia eta guzti, animaliak hiltzen eta hor egon da gure jendea, gure sindikatukoak, lagunak defenditu eta haien animaliak hiltzen ez uzteko.
Etxaldeotan abereek gaixotzeko askoz aukera gutxiago daukate, bioaniaztasun handiagoa daukate, bertako arrazak dauzkate… Analisi guztiek erakutsi dute birusik ez daukatela.
Gudu hau guretzat ez da bukatua, baina guretzako oso adierazgarria da. Industriaren eta gure nekazaritza iraunkorraren arteko borrokaren adierazgarria. Afera xume honek erakusten du hor badaudela bi nekazaritza eredu buruz buru. Lehena industriala, bere kontzentrazio eta segmentazioarekin erabat menpekoa bai bankuekiko eta bai industriarekiko, genetikoki indar gutxiko animaliak edukitzera behartzen duena, aipatu gabe ekoizpen kalitate oso estandarizatua eta aipatu gabe hainbeste hondakin eta bestelako gastu gizarte guztiak bere gain hartu beharko dituena.
Beste aldetik, gure nekazaritza, iraunkorra. Gurean garrantzitsuena autonomia da, erabakiak nekazariak berak hartzen dituela, egiten duela lan bat zentzua daukana, bere ingurumenarekin lotura daukana, gizakien neurrikoa.
Beraz, bi nekazaritza daude hor buruz buru eta bada horretan beste galdera bat: ba al da lekurik bi nekazaritza horientzako gure gizartean? Guretzako, ELB eta Confederation Paysannerentzako, ezezkoa borobila da. Hegaztien adibidearekin segituz beti, sistema industrialak sekulako arriskuak hartzen ditu bere kontzentrazio, segmentazio, garraio, bio-aniztasun galera, antibiotikoen erabilera, klase guztietako neurri zorrotzekin.
Aldiz, nekazaritza iraunkorraren bidea hartuko bagenu, bere sendotasun guztiarekin, bere bio-aniztasunarekin, biziaren errespetuarekin, nekazari jakitate ohikoarekin, biziaren orekazko ikuspegi horrekin… bistan da arrisku askoz gutxiago izango genukeela. Baina nekazaritza industrialak behartzen ditu nekazari txikiak ere lege berdinak aplikazera eta horrek ez du laguntzen gure nekazaritza modua. Industriak behar dituelako, txikiei ere bio-segurtasunean sekulako gastuak eragiten dizkie. Hitz batez, sistema industriala eta iraunkorra elkarrekin bizitzea ezinezkoa da, hark itotzen baitu hau.
Frantzia aldean izan genuen borroka inportante bat hango 1.000 behitako ukuilu handi bat kondenatzeko. Gaur hemen, Nafarroan, Euskal Herrian eta Espainiako estatu gehienean, debatean dago 20.000 behitako ukuilu bat. Horregatik, lehen aipatu dugunak balio du honetarako.
Krisia dela eta, Brasilgo lagunak aipatzen zuen hango nekazariek bizi duten proletarizazioa. Hemen ere ikusten baldin badugu nola doazen gauzak hegaztien gripearen adibidearekin, ikus dezakegu nekazari txikiak daudela kapitalaren menpe Karl Marxek bere garaian aipatzen zituen langileak bezain txarto.
Horretan guztiak zer bilakatu dira ondasun komunak? Bizitzan niretzat osasuna, lana eta enplegua, kultura, natura, lurra baina zuhurtzia ere sartuko nuke nik ondasun komunen altxor horretan… Elikadura, bai bizitzeko baina baita ere gizarteratzeko, Euskal Herrian hori baloratzen badakigu, zenbat aldiz ez gara biltzen mahai inguruan elkarbizitza gozo batean… Nekazaritza iraunkorrak elikadura promozionatzen du, lanbidea ere promozionatzen du, irabazi duinaren arrangura. Eta azkenik, nekazaritza iraunkorra etsenplu bat izan daitekeela gizarte osoarentzako, beste menpekotasunetatik ateratzeko, autonomiaren bertute hori, erantzunkizuna gutarik bakoitzarentzat, jakitatea, ez bakarrik jakitate hotz eta zientifikoa, baizik eta jakitate bero hori… Eta azken gauza, bizitzaren alor guztietan altxorrik beroena den... askatasuna!
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera aztertzea eta bestelako kudeaketa bat bultzatzea dela... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Intxaurrondoak ekainean emango du bere fruitua. Lan bikaina egin du, esfortzuak merezi izan du. Lehen beroaldiekin zirkulazioak eta bihotzak zaintza bereziak behar dituzte. Garrantzitsua da hidratazioa mantentzeko neurriak hartzea –ura, infusioa eta saldak– eta fruta... [+]
Uda da sasoirik oparoena baratzean. bai, behintzat, udaberrian ereintza eta landaketa lanak egin badira. iazko uda ez dadila errepikatu desio dute elikagaiak lurrean eta zeruari begira lantzen dituzten laborariek. Izan ere, batez beste %45 uzta txikiagoa jaso zuten. Datu hori... [+]
Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila, eta hara non, azaldu zaizkit gure gazten zain hilabeteak daramatzaten lagunen irribarreak. Bihotza epelxeago dago... [+]
Espainiako Gobernuak Eskola Jantokien inguruko Errege Dekretua atera berri du, Euskal Herri Hegoaldeko eskola jantokien kudeaketan eragingo duena. Spoiler: elikadura sistema osasuntsu eta jasangarri bat garatzeko inolako asmorik erakusten ez duen dokumentua da.
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]