Miarritzeko udalak osatu du euskaraz idatziriko lehen familia-liburua

  • Euskararen biziberritzearen aldeko politikan "euskarri sinboliko" gisa, baina, "garrantzia handiko" tresna gisa aurkeztu du Miarritzeko Herriko Etxeak euskaraz idatzitako familia-liburua.


2021eko apirilaren 15ean - 11:56
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Tokian-toki gauzatuz, poliki-poliki egoera aldatuz doa Frantziako Estatuan. Martxoan bretoieraz idatzitako lehen familia-liburua sorturik, apiril honetan Miarritzen dute euskaraz idatzitako dokumentu hau eskuragarri bihurtu.

Euskarri honen bidez, Miarritzeko Herriko Etxeak erakutsi nahi du egoera zibilaren alorrean ere euskararen aldeko keinuak egin daitezkeela: "Euskara ere dokumentu administratiboetan existitu daitekeela frogatzen du". Iaztik auzapez den Maider Arostegi eskuindarrak euskararen alde lanean aritzeko gogoa adierazirik du. Nahiz eta balio juridikorik ez ukan, "balio sinboliko" handia duela zehaztu du auzapezak.

Ekimena errepikatzeko deia luzatu die beste Herriko Etxeei ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EH-n
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!