Metro pasanteari buruzko galdeketari "ondo arrazoitu gabe" eman zion ezezkoa Gipuzkoako Aldundiak

  • Joan den ekainean 8.916 sinadura aurkeztu zituen Satorralaiak mugimenduak, besteak beste Donostiako metro pasantearen proiektuan Gipuzkoako Foru Aldundiak izan beharreko partaidetzaz herri galdeketa egin zedila eskatuz. Aldundiak ezezkoa eman zion eskaerari. Orain, ezezko hura behar bezala arrazoitu gabekoa izan zela ebatzi du EAEko Arartekoak.


2017ko uztailaren 26an - 17:29
Urtarrilean jo zuen Satorralaiak plataformak Arartekoarengana, Aldundiaren erabakiagatik kexa aurkeztera (Arg.: Satorralaiak)

Satorralaiak-ek berak zabaldu du Arartekoaren hamabost orrialdeko ebazpena. Adierazi dutenez, “metroaren pasantea bultzatzen duten instituzioek herritarren parte hartzea oztopatzeko erabakiak hartu dituztela egiaztatzen du Arartekoaren txostenak”. Herritarren iritzia batere kontuan hartu gabe jokatu nahia leporatu die Satorralaiak-ek erakunde publikoei, eta datozen hilabeteetan proiektua geldiarazteko mobilizazioa eta herritarren presioa zeharo garrantzitsuak izango direla azpimarratu du.  

Arartekoaren esanetan, “Foru Aldundiak auzotarren plataformari eman dio erantzunean herri-kontsultaren ekimenaren ezespena ez da nahikoa arrazoitu”. Arartekoari igorritako txostenean, Aldundiak argudiatu zuen –besteak beste– metro proiektua ez dela bere eskumena, Eusko Jaurlaritzarena baizik; horrek zentzugabe bihurtuko luke Gipuzkoa mailako galdeketa bat (zehazki Donostian egitea eskatu zuen Satorralaiak-ek). Haatik, kontsultaren galdera zehatza ez zegokion proiektuari berari, Aldundiak hartan izan beharreko parte hartzeari baizik. Ondorioz, Arartekoaren esanetan erabateko zentzua luke herri galdeketak, Gipuzkoako foru arauak aurreikusitako baldintzak beteko baitzituzkeen.

Aldundiak ez du proiekturako diru-kopururik aurreikusita oraingoz  

Arartekoaren ebazpenak ez du ondorio praktikorik izango, oraingoz behintzat. Izan ere, Aldundiaren 2016ko aurrekontuetan aurreikusi zen 400.000 euro ematea metroko pasantearen proiektuari laguntzeko, eta horrek bultzatu zuen Satorralaiak taldea herri kontsultaren eskaria egitera. Alabaina, haiek 8.916 sinadurak entregatu bezain laster, Imanol Lasa Aldundiko bozeramaileak erantzun zuen diru kopuru hori beste arlo batzuetara desbideratua izan zela, eta 2017ko aurrekontuetan ere ez zela pasanterako dirurik izango.

Hala ere, Arartekoak gomendioa egin dio Aldundiari, etorkizunean metro pasantea sustatzeko diru partidarik aurreikusiz gero, horren publizitatea egin dezan publikoki, eta garaiz eta era egokian horren berri eman diezaion Satorralaiak plataformari, hark erabaki dezan herri galdeketaren ekimenari eutsi nahi dion ala ez.   


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako metroa?
Metroaren lanen ondorioz, atzo Donostiako eraikin batetik erlaitz eta balkoi zatiak erori zirela salatu dute

Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.


Donostiako metroaren lanek eraikin batean eragindako pitzadura salatu du Satorralaiak

Donostiako Zubieta kaleko eragin baten patioan agertutako arrakala "itzel" gisa deskribatu du mugimenduak. Lanak hasi zirenetik bost urte igaro direnean, Donostiako metroaren eraikuntzan egiten ari den "baliabide publikoen xahuketa etengabea" eta obra... [+]


Metroaren lanek beste pitzadura bat eragin dutela salatu du Satorralaiak

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu.


2021-09-15 | ARGIA
Eusko Jaurlaritza Donostiako metroaren pasantearen lanek kaltetutako bizilagunak "isilarazten" ahalegintzen ari dela salatu du EH Bilduk

Donostiako metroaren lanetan kaltetutako Zarautz hiribideko eta Zubieta kaleko eraikinetako hainbat bizilaguni kalte-ordainak eskaini dizkiete gutun bidez. Donostiako EH Bilduk salatu du haiek "isilarazteko" saiakera dela.


2021-09-02 | ARGIA
Xabier Albistur, Donostiako alkate-ohia: “Metroa alferrikako obra da”

Donostiako alkate izandako Xabier Albisturrek metroaren egungo obren kontrako iritzia azaldu du Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean. Bere ustez proiektua ez da nahikoa “anbiziotsua, obrak suposatzen duen inbertsiorako”.


Eguneraketa berriak daude