Mesedeak ordaindu egiten dira

  • Europar Batasuneko erakundeen jardunak, justiziaren arlokoak barne, baieztatu du beste behin klub hori merkatarien, hau da, banku eta multinazionalen zerbitzura dagoela. Bere lobbyek hartzen dituzte erabaki gehienak, europarren eta herritarren interesen aurka.


2016ko uztailaren 14an - 16:50

Egunotan Europar Batasuneko abokatu nagusiak irizpen ez loteslea amaitu du. Bertan dio Espainiako Estatuko bankuek ez dutela hipoteken gaineko gehiegizko zoru klausuletatik kobraturiko guztia itzuli beharko. Espainiako Auzitegi Gorenak hala agindu zuen epai batean, baina orain Europak dio itzuli beharrekoa epai horretatik geroztikakoa behar duela, 2013ko maiatzaren 9tik aurrerakoa alegia. Horrek dakar bankuen sektoreak 5.000 milioi euro aurreztuko dituela. Arrazoia? Zenbait bankuk porrot egin dezaketela diru hori itzuliz gero. Ez da kontuan hartzen kalteturiko bi milioi lagunek eskatutako justua den ala ez.

Modu horretan, Europar “justiziak” sentiberatasun harrigarria erakutsi du bankarien interesekiko, ez ordea milaka milioi euroko iruzurraren biktima izan diren biktimekiko, etxegabetze ugari eta suizidioen zerrenda luze eta beldurgarria eragin duen arren, baita Euskal Herrian ere.

Behin betiko epaia urte amaieran jakingo dugu, baina honen zain zeuden banku askok garaipentzat hartu dute eta burtsetan nabaritu da hori. Merkatarien Europak horrelaxe funtzionatzen du, jo eta su.  Zerbaitetarako ari dira lanean lobbyak. Halako Europak kezka gutxi du hipotekek kalteturiko milioika lagun horiengan. Hori bai, Goldman Sachs moduko merkatariek lanpostua eskaintzen diete Durao Barroso EBko presidente ohia moduko jendeari. Mesedeak ordaindu egiten dira, bai ondo ordaindu ere!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Finantza erakundeak
Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


11.000 milioi eurotik gora irabazi ditu Banco Santanderrek 2023an, eta BBVAk 8.018 milioi

Banco Santanderrek %15,3 igo ditu irabaziak 2022arekin alderatuta. BBVAk, berriz, %26 gehiago irabazi du.


Kutxabankek komisioak kenduko dizkie erabiltzaileen %80ri

Komisioak ezabatu egingo dira 30 urtetik beherako guztientzat eta baldintza batzuk bete beharko dituzte kontua eta txartela doan mantendu nahi duten bezero orok. Urtarrilaren 15ean sartuko da araudi hau indarrean.


Espoliazio frankista
Ibex35 eta euskal oligarkiaren zimenduak

Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]


Kutxabankek akordioa sinatu du Madrilgo Alantra inbertsio bankuarekin, "hazteko" estrategia berriaren baitan

Kutxabankek inbertsio bankuen sektorean sartzeko pausoa eman du eta akordioa sinatu du sektore horretako Espainiako Estatuko eta Europako eragile nagusienetako batekin, Alantra sozietatearekin. "Enpresen merkatuan" presentzia handiagoa izatea litzateke helburua.


Eguneraketa berriak daude