Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez duenik, beraien bezero ez denik…
Izan ere, aitortu beharrekoa da gure eguneroko errealitatean ezinbesteko eragile direla. Hainbat zerbitzu estrategiko eskaintzen dituzten heinean: diruaren zainketa (gordailu edo kontu korronteak), maileguak, kreditu txartelak, banka elektronikoa, aseguruak… Guztiak ere beharrezko bilakatu zaizkigunak gaur egungo gizartean.
Era berean, banketxeei buruzko esaldi tipikoak ere guztioi zaizkigu ezagunak: “bankak beti irabazten du”, “dirudunak gero eta dirudunago, eta txiroak (zein klase ertaina deitua) gero eta txiroago”… Topikotzat hartu arren batzuek, egia gordinetik ere asko dutenak, zoritxarrez… Denaren errua ezin baitiezaiekegu banketxeei egotzi; baina ezta errealitatea ezkutatu edota banketxe askoren jarrera desegokien aurrean begiak tapatu ere.
Horri guztiari buruz idatzi nahiko nuke, nagusiki datu objektiboetan oinarrituz.
2023. urtea historikoa izan zen estatu zein Euskal Herriko banketxeentzat, inoizko mozkinik handienak lortu baitzituzten: Banco Santander 11.076.000.000 euro (2022an baino %15 gehiago), BBVA 8.019.000.000 euro (2022an baino %26 gehiago), Caixabank 4.816.000.000 euro (2022an baino %54 gehiago), Kutxabank 510.700.000 euro (2022an baino %55 gehiago), Laboral Kutxa 222.700.000 euro (2022an baino %48 gehiago).
Baina, hara non, 2024. urtea are eta hobeagoa izan zen eurentzat, 2023ko datuak hobetuz eta mozkin errekorrak erdietsita, emaitza historikoak lortuz: Banco Santander 12.574.000.000 euro (2023an baino %14 gehiago), BBVA 10.054.000.000 euro (2023an baino %25 gehiago), Caixabank 5.787.000.000 euro (2023an baino %20 gehiago), Sabadell 1.827.000.000 euro (2023an baino %37 gehiago). Horiez gain, Kutxabank-ek 535.800.000 euro-ko mozkinak izan zituen (2023koak baino %5 gehiago) eta Laboral Kutxa-k 274.000.000 euro-koak (2023an baino %23 gehiago).
Izugarrizko zenbatekoak dira. Ez sinisteko modukoak. Hala ere, banketxe guztiek altxa zuten ahotsa estatuko gobernuak bankuei ezarritako ez-ohiko zergaren aurka…
Itzelezko mozkin hauek badute, ordea, euren itzala. Mozkinak izan arren (edo agian justu horiek lortzeko), banketxeen ustezko ezinen B aldea:
Banketxeak beharrezkoak direnik ez du inork zalantzan jartzen. Baina zein motatako banketxeak behar ditugu? Mozkinek soilik gidaturikoak ala gizarteari eta herritar orori zerbitzu ematean oinarritutakoak?
Bulego eta sukurtsal itxierak: Gero eta bulego gutxiago. Hego Euskal Herrian, azken 15 urteotan (2008-2023 artean) sukurtsalen ia erdia (%49) galdu da. 2008an zeuden 2.673 sukurtsaletatik soilik 1.374 mantentzen baitziren 2023an. Urtero, batez beste 86 sukurtsal itxi ziren, beraz. Horren ondorioz, Hego Euskal Herriko 21 udalerrik zituzten sukurtsal guztiak galdu zituzten, sukurtsalik gabe geratuz (bereziki herri txikiei zein landa eremukoei eraginez). Hala, Nafarroako herrien %54k ez dute sukurtsalik, eta Arabako %43k, Bizkaiko %43k eta Gipuzkoako %39k ere ez. Bulego itxieren afera ez da Euskal Herrian soilik gertatzen: estatu mailan sukurtsalen galera %61ekoa izan zen eta Danimarkan, esaterako, %60koa.
Zerbitzu mugatuak: Gero eta langile gutxiago zein zerbitzu urriagoak. Bada aurreko puntuari zuzenean lotutako beste arazo bat ere: zeren eta, irekita mantentzen diren sukurtsal horietatik, zenbatetan dago jendaurreko arreta eta zenbat dira soilik makinez hornituak? Eta jendaurreko arreta duten bulego gero eta apurragoetan ere, eskaintzen diren zerbitzuak eta atentzio ordutegiak gero eta murritzagoak dira, hainbat eragiketa egiteko soilik egun eta ordu zehatzak finkatuz, edota modu elektronikoan bakarrik egiteko aukera eskainiz (honekin, adineko pertsona ugari zerbitzu gabe utziz).
Bankuen kontzentrazioa: Gero eta banku-kontzentrazio handiagoa eta euren arteko lehia txikiagoa. Fusio edo bateratze prozesuak ugaritu egin dira azken hamarkadetan, eta ondorioz, gero eta banku desberdin gutxiago (eta gero eta handiagoak) daude, eta noski, elkarren arteko lehia gutxiago, oligopolio egoera bat bailitzan. Estatu mailan, 2009an 55 banku desberdin zeuden, eta 2024an soilik 10, %82 gutxitu da banku desberdinen kopurua. Hego Euskal Herrian, 2015ean 40 banku desberdin zeuden, eta 2024an soilik 27 (%33 gutxitu da banku kopurua). Bertako sukurtsalen %80, ordea, bost bankurenak dira (BBVA, Kutxabank, Caixabank, Laboral Kutxa eta Caja Rural Navarra).
Horiez gain, Euriborra oso baxu egon zen urteetan kontu korrontean dirua izateagatik ezer kobratu ez eta gainera komisioak ordaindu beharra ere aipatu genezake; edo maileguetan kobratzen dituzten interes tasa altuak; edo gizarte ekintzak izandako beheranzko bilakaera; edo oso ongi funtzionatzen zuten aurrezki kutxak banku bilakatzera behartu izana (Kutxabank kasu); edo bankuak erreskatatzeko diru publikoa erabili izana (mozkinak pribatuak dira, baina galerak publikoak); edo banku askok arma industrian egiten dituzten inbertsio handiak (sortzen diren armen %75 ezingo lirateke ekoiztu bankuen inbertsiorik gabe), gerra krimenak edota genozidioak posible eginez.
Banketxeak beharrezkoak direnik ez du inork zalantzan jartzen. Baina zein motatako banketxeak behar ditugu? Zein banka eredu izan nahi dugu? Mozkinek soilik gidaturikoak ala gizarteari eta herritar orori (adinekoak edota herri txikietakoak barne) zerbitzu ematean oinarritutakoak? Izan ere, herritarrok banketxeak behar ditugun modu berean, banketxeek ere herritarrak behar dituzte (banketxeei azken zati hori batzuetan ahaztu egiten zaiela dirudien arren). Eta gizarteko parte diren heinean, eta euren irabaziak herritarron diruarekin lortzen dituztelarik, gizarteari ere ekarpena egingo dioten banketxeak sustatu beharko genituzke, herritarron beharrei erantzungo dietenak edota irabazien zati bat gizartean berrinbertituko luketenak, guztion onurako proiektuetan. Eta gizartetik jasotako dirua, ekimen etiko eta jasangarrietan inbertituko dutenak, gerrak posible egiten dituzten armagintza enpresetan inbertitu ordez.
Sarri gure eragin esparrutik kanpoko gai serio eta konplexua iruditu arren, gure esku ere badago gure dirua (apurra izanagatik) non gorde eta zertan inbertitu erabakitzea, eta horrela, zein banketxe mota eta banka sistema izan definitzea.
Aitor Irigoien Odriozola
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]