Eguerdian erantzun ditu ARGIAren galderak Mercedeseko enpresa batzordeko kide eta LABeko delegatua den Díaz de Aldak. Produkzio katetik bertatik hitz egin digu 9:30tan hasi duten eserialdia indarrean dela oraindik. Goizean zehar langileek protestak hasi dituzte eta Mercedesen itxiera onartzera behartu dute zuzendaritza. Enpresak 14:00ak arte lanaldi arrunta mantendu nahi du halere, baina langileak protesta mantentzen dute eta produkzioa geldituta dago. Itxiera zer baldintzetan emango den ez dago argi oraindik.
Zein da egoera Mercedesen une honetan?
10. lerroan gaude, enpresa batzordeko kideak eta delegatuak produkzio oztopatzen jarraitzen dugu Titosek [Emilio Titos, Gasteizko Mercedeseko zuzendaria] nahi zuelako 14:00ak arte lan egitea, eta guk diogu ez dugula furgoneta gehiagorik egin behar. Lan katearen beste puntu batzuk ere gelditu dituzte gainontzeko langileek, orain dena dago geldirik.
Enpresak nahi zuen 14:00ak arte normal jarraitzea; 14:00etan hurrengo txandako gutxi batzuk etortzea kateak husteko; eta gauean mantenurako jendea eta dena gelditzeko beharrezkoak ziren langileak sartzea. 12:30etan bilera izango dugu zuzendaritzarekin, eta bitartean erabaki dugu dena gelditzea.
Enpresa batzordetik eskatu duzue Ertzaintza bertaratzea, frogatua gera zedin ez zirela segurtasun neurriak betetzen kutsatzeak ekiditeari begira. Agertu da Ertzaintza?
Hasieran ez zuen agertu nahi, baina azkenean 11:00ak aldera agertu dira neurriak betetzen ari ziren egiaztatzera –langileen artean metro eta erdi, maskarillak...–. Enpresa Batzordeko kide batzuekin eta enpresako zuzendaritzarekin batu dira eta alde egin dute [langileek zabaldutako bideo batean enpresa batzordeko kide bat ikusten da langileei azapenak ematen. Bertan jakinarazten diete Titosek Ertzaintzari adierazi diela segurtasuna bermatua dagoela, besteak beste erremintak garbitu egiten dituztela langile baten eskuetatik beste batenera igarotzen diren aldiro, eta langileen oihuak entzuten dira hori gezurtatuz].
Nola piztu da protesta goizean?
Goizeko 6:00etan lehen txanda hasi denetik delegatu batzuk behintzat aritu dira langileei esaten furgonetetan ez sartzeko bi pertsona baino gehiago, eta distantziak errespetatuta. Hori gutxi gora behera betetzen joan da, produkzioa mantendu da nahiz eta ohikoan baino erritmo pixka bat geldoagoan. Enpresak normal jarraitu nahi zuen. 9:30etan bilera bat izan behar genuen Titosekin, baina ez da agertu. Orduan eserialdia hasi dugu enpresa batzordeko kideek eta delegatuek produkzioaren azken lerroan, eta ordutik geldirik dago dena.
Enpresa itxiko da azkenik. Zer baldintzatan geratuko zarete langileak?
12:30ean bilera dago, ez dakigu zer gertatuko den bertan. Negoziatu beharko dugu ia geldialdi hau malgutasuna den, edo aldi baterako erregulazio espedientea edo zer. Ziurrenik zuzendaritzak erregulazio espedientea nahi izango du. Enpresa Batzorde bezala oraindik ez dugu ezer zehaztu, baina uste dugu enpresak bere gain hartu beharko lukeela egoera.
Koronabirusak zer intzidentzia izan du orain arte Mercedesen?
Ez dugu informazio guztia. Badakigu bi aste direla kasu bat egon zela amaierako muntaketa lerroan. Eta pertsona batzuk etxera joan direla sukarragatik, beste ezer ez. Enpresaren aldetik kasu bakarra helarazi digute, baina ez dakigu egia den.
CAF, Irizar, Volkswagen... enpresa handiak ixten ari dira.
Horregatik ez genuen ulertzen zergatik mantendu behar ginen gu zabalik. Zentzugabekeria iruditzen zaigu. Oraindik ere hemen txandan egotea zentzugabekeria da, baina behintzat lortu dugu produkzioa gelditzea. Pozik gaude, baina sentsazio eskasarekin lehenago ez gelditzeagatik. Enpresak jarraitu nahi zuen, baina enpresa batzordeak eta langileek bat egin dugu. Langileek ez zuten lanik egin nahi eta egokiena egin dute, langileen garaipena izan da.
Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]