Israel Gazan “inoiz ikusi ez den sufrimendua” eragiten ari dela salatu dute Mendebaldeko 28 estatuk, baina neurririk iragarri gabe

  • "Oinarrizko premiak bilatzen dituzten bitartean zibilak, haurrak barne, anker hiltzea" salatu dute. Gazan hamabost pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta AFP albiste agentziako kazetariek ohartarazi dute euren lankideak gosez hiltzen ari direla zerrendan, Israelek laguntza humanitarioari ezarritako blokeoagatik.

Deir al-Balah hirian sartu da Israelgo armada astelehen gauean AP

2025eko uztailaren 22an - 14:14
Azken eguneraketa: 2025-07-23 07:36
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Astelehenean Mendebaldeko 28 herrialdek ohar bateratua sinatu eta kaleratu dute, Tel Avivi Gazaren aurkako sarraskia "berehala" bukatzeko exijitzeko. Hauek dira oharra sinatu duten herrialdeak: Australia, Austria, Belgica, Kanada, Txipre, Danimarca, Estonia, Eslovenia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Islandia, Irlanda, Italia, Japon, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Zelanda Berria, Noruega, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Suedia eta Suitza. Hadja Lahbib Europar Batasuneko Berdintasun eta Krisi Kudeaketako ordezkariak ere sinatu du testua. AEBak eta Alemaniak, aldiz, ez dute bat egin dokumentuarekin.

28 estatuek salatu dute "onartezina" dela Israelek zerrendan bizi diren palestinarrei laguntza humanitariorako sarbidea ukatzea eta "oinarrizko premiak bilatzen dituzten bitartean zibilak, haurrak barne, anker hiltzea". Horrekin lotuta, janaria GHF fundazioak banatzea bera kritikatu dute: "Arriskutsua da, ezegonkortasuna elikatzen du eta duintasuna kentzen die gazatarrei". Gainera, Israelek Gazako bi milioi palestinarrak Rafahko hondakinen gainean eraikitako “hiri” batean pilatzeko duen planaren aurka agertu dira, "onartezina" dela iritzita: "Desplazamendu behartua nazioarteko zuzenbidearen urraketa larria da".

Hainbat neurri hartzea exijitu diote sinatzaileek Tel Avivi: gobernuz kanpoko erakundeei Gazan jarduteko ezarritako debekua "berehala" bertan behera uztea, eta NBEren talde humanitarioei palestinarren artean laguntza humanitarioa banatzen uztea.

Edonola dela, ez dute iragarri estatu sionistaren aurkako neurri politiko edo ekonomikorik, ezta estatu sionistari armak ez saltzeko erabakirik ere, joan den astean hamabi estatuk adostu bezala. Ez dute adierazi ere neurrik hartuko dutenik Israelek oharrean egindako eskaerei entzungor egitekotan.

AFPko kazetariak, gosez hiltzeko arriskuan Gazan

Gazako palestinarrak pairatzen ari diren elikagai eskasiaren ondorioak agerian geratzen ari dira azken egunetan: Gazako Osasun Ministerioak jakinarazi du hamabost palestinar hil direla zerrendan gosez astelehenetik asteartera bitarte. Israelek 2023ko urrian zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik 101 palestinar hil dira gosez, horietatik 80 haurrak.

Genozidioa geroz eta gehiago luzatu ahala, handiagoa da zerrendako palestinarrentzat gosez hiltzeko arriskua. Hala ohartarazi du astelehenean AFP albiste agentziako kazetarien sindikatuak, eta jakinarazi du agentzia horretarako Gazan lan egiten ari diren kazetariek ere arrisku bera dutela: "Hilabetez ikusi dugu zein neurritan okertu diren Gazako kazetarien bizi baldintzak. Haien egoera jasanezina da, ausardia, konpromiso profesionala eta erresistentzia erakutsi badute ere".

Kazetarien sindikatuak argitaratutako oharrarekin batera, Frantziako Atzerri ministroak Israeli exijitu dio utz diezaiela kazetari atzerritarrei zerrendara sartzen, "bertan gertatzen ari dena erakusteko eta mundua horren lekuko izateko". Zerrendan lan egiten ari diren kazetari frantziarrak "hurrengo asteetan" ebakuatzea espero dutela adierazi du Inter irratiari eginiko elkarrizketa batean. "Ez dago arrazoirik Israel Gazan egiten ari den operazio militarrak justifikatzeko", ministroaren esanetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2025-09-18 | ARGIA
Euskal Selekzioak eta Palestinak futbol partida jokatuko dute San Mamesen, azaroaren 15ean

Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]


2025-09-18 | Gedar
Israeli armak enbargatzea saihestu du berriro Sanchezek

Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.


Teresa Aranguren. Lekukotasunaren ahala
"Gatazka palestinar-israeldarra deitzen zaion hori kasu kolonial bat da, argi eta garbi"

Artziniegan jaio zen Teresa Aranguren kazetaria: “Senide guztiok herrian jaio gintezen nahi zuen amak”. Madrilen hazi eta bizi arren, herriarekiko loturari eusten dio oraindik: udaro itzultzen da, eta bertan hartu gaitu Palestinaz hitz egiteko. Arangurenek... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Israel estatu genozida seinalatzea helburu, ikasleak hamarnaka ikastetxetan mobilizatu dira

Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.


Israelek lurreko inbasioa hasi du Gazan, AEBen oniritziarekin

Astearte goizaldetik tankeak aurrera egiten ari dira Gaza Hirira bidean. AEBetako Estatu Idazkari Marco Rubio astelehenean egon da Israelen; Qatarren egongo da asteartean, harekin bakeak egin asmotan, Israelek eraso egin baitzion pasa den astean. NBEk lehen aldiz... [+]


2025-09-16 | Antxeta Irratia
Egunero Palestinaren aldeko kazeroladak egiten hilabete daramate Irungo Kateako bizilagunek

"Palestina Aurrera" lelopean Nafarroa zeharkatu ondoren, Ibaitik Itsasora martxa irailaren 20an Hendaian amaituko da egun osoko ekitaldi batekin. Landetxa-Katea auzoan, aldiz, hilabete daramate egunero kazeroladak antolatzen. 80 bat bizilagun biltzen dira astelehenetik... [+]


2025-09-15 | Ahotsa.info
MTorres, TEVA eta Zara enpresen salaketa egin du igandean Palestinaren aldeko martxak Nafarroan

Iruñera heldu da igandean Ibaitik itsasora Palestinaren aldeko martxa, mezu argi batekin: Israelekin harreman ekonomiko guztiak eten. MTorres-en hasi da ibilaldia eta enpresa horrek Israelgo armagintzarekin dituen loturak salatu dituzte. Noainen harrera egin ondoren,... [+]


2025-09-15 | Jon Torner Zabala
Palestinarekin elkartasuna
Espainiako Vueltaren ez-amaiera nahasia, egunotan bizi izandakoen bidetik

Espainiako Vueltak zeresan handiagoa eman du aurten Palestinaren aldeko ekintzengatik, ziklisten arteko lehiagatik baino. Bosgarren etapan –taldekako erlojuz kontrakoan– dozena erdi ekintzailek Israel Premier Tech taldeko txirrindulariak geratu zituztenetik,... [+]


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Palestinarekiko elkartasuna oso presente egon da Kontxako Banderan, traineruetatik zaleetara

Palestinaren aldeko elkartasuna eta Israel palestinar herriaren aurka gauzatzen ari den genozidioaren salaketa gizartearen arlo guztietara zabaltzen ari da, baita kirolera ere, asteotan Espainiako Vueltan ikusten ari den moduan, besteak beste. Hain zuzen ere, Kontxako Bandera ez... [+]


Abian da Tutera eta Hendaia lotu nahi dituen Palestinaren aldeko martxa

Palestinak pairatzen duen genozidioa salatzeaz gain, sionismoaren "konplizeak" seinalatzea ere du helburu Ibaitik itsasora deitu martxak. Palestinarekin elkartasunean aritzen diren hainbat eragilek elkarlanean antolaturiko ekimena irailaren 20an bururatuko da Hendaian... [+]


Von der Leyenek Israelekin akordioak “partzialki” etetea proposatu du, baina EBk hori adostea “oso zaila” izango dela iragarrita

EB eta Israelen arteko “Elkartze Akordioaren merkataritza arloa partzialki etetea” proposatu du Europako Batzordeko presidenteak. Neurriak indarrean jartzeko EBko herrialdeen gehiengoak eman behar dio babesa, eta hori “oso zaila” izango dela adierazi du... [+]


Eguneraketa berriak daude