Israeli armak ez saltzea adostu dute hamabi estatuk Kolonbiako goi bileran

  • Hagako taldeak deituta 30 estatu bildu dira bi egunez Kolonbian, eta horietako hamabik sei neurri sinatu dituzte "Israelen Palestinako kolonizazio ilegala" gelditzeko. Horietako bat, Tel Avivekin duten kontratu publiko oro berrikustea, okupazioan eraginik duen ala ez jakiteko. Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatoreak adierazi du Palestinak "iraultza" piztu duela, eta gailurrean izan diren herrialdeak horren parte direla. 


2025eko uztailaren 17an - 09:44
Azken eguneraketa: 11:49
Gustavo Petro Kolonbiako presidentea, argazkiaren erdian, Bogotan eginiko goi bileraren amaierako ekitaldian. Luisa González / Reuters
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hagako taldeak deitutako –Boliviak, Hegoafrikak, Hondurasek, Kolonbiak, Kubak, Malaysiak, Namibiak eta Senegalek osatzen dute– gailurraren xedea Israel Gazan egiten ari den genozidioaren eta Zisjordanian aurrera eramaten ari den kolonizazioaren aurka erabakiak hartzea izan da, eta bide horretan sei neurri adostu dituzte hamabi estatuk: nagusiena, Israelera armarik ez bidaltzea. Horrez gain, Israelek urraturiko nazioarteko legeak epaitzeko, "estatuak eta nazioarteko auzitegiak babestea" ere hitzartu dute.

Hauek dira sei neurriak "berehala" ezartzea sinatu duten herrialdeak: Bolivia, Kolonbia, Kuba, Indonesia, Irak, Libia, Malasia, Namibia, Nikaragua, Saint Vincent eta Grenadinak, Oman eta Hego Afrika. Kolonbiako hiriburuan 30 herrialde bildu dira, hortaz, gehiengoak ez du sinatu goi bileraren amaieran Israelen Palestinako okupazioaren aurka iragarritako neurriak. Halere, gailurraren ondoren argitaratu duten oharrean, Hagako Taldeak adierazi du itxaropentsu dagoela oraindik sinatu ez duten estatuek hala egingo dutela: "Mundu osoko hiriburuekin hitz egiten ari gara".

Aipatutako sei neurrietara batzeko epea irailaren 20an amaituko dela jakinarazi du taldeak, hain zuzen, NBE Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusia abiatuko denean. Izan ere, Nazioarteko Justizia Auzitegiak Israelen kolonizazio politikek nazioarteko legea urratzen dutela ebatzi zuen, eta NBEren erakunde horretako kide diren herrialdeei irailaren egun horretara arteko epea eman zien horren aurka neurriak har zitzaten. Kolonbia eta Hego afrikak sortu zuten Hagako Taldea urtarrilaren amaieran, eta eurek gidatu dute goi bilera. Aljeria, Txina, Espainia, Palestina, Irlanda eta Portugaleko ordezkariak ere izan dira Bogotan. 

"Palestinak iraultza hasi du"

NBEko hainbat kargu ere izan dira Kolonbiako hiriburuan: esaterako, Philippe Lazzarini UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoko zuzendari nagusia eta Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea. Azken horrek goi bileran hitza hartu du: "Palestinak iraultza hasi du, eta zuek [Bogotan izan diren herrialdeak] horren parte zarete". Gainera, Albanesek zoriondu egin ditu gailurrean adostutako sei neurriak sinatu dituzten estatuak, egin duten "aurrerapauso garrantzitsuagatik". 

Albanesek denbora darama NBEko kargu horretatik Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzen, eta uztailaren 3an argitaratutako azken txostenean genozidio horren atzean dauden multinazionalen interes ekonomikoak ere jarri ditu luparen azpian. Txosten hori argitaratu eta egun gutxira, AEBetako Estatu idazkari Marco Rubiok jakinarazi zuen Albaneseren aurkako zigorrak ezarri dituztela AEBek, Donald Trump presidenteak sinaturiko dekretu baten bidez. Hala, herrialde horretan dituen ondasunak eta aktiboak blokeatu dizkiote, ezin ditu diru-eragiketak egin, eta seguruenik ezin izango du hara bidaiatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu dituzte jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


2025-09-04 | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


Ontzidian doazenak “terroristatzat” hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: “Ez dira atxiloketa arinak izango”

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Genozidioa salatzeko ekintza, Hondarribiko egun nagusian: “Aldarrikapenak zentzu sakonagoa ematen dio jaiari”

Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]


Global Sumud Flotillako euskal ordezkaritza
“Israelek Gazara heltzea eragotzi nahi badigu, indarrez egin beharko du”

Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


Nafarroako informazioaren arloko profesionalek Gazako kazetarien sarraskia salatu dute

Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.


Bigarren aldiz moztu dute Espainiako Vuelta Israelen parte-hartzea salatzeko

Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Eguneraketa berriak daude