Mende erdia beteko du EAJk Bizkaiko boterean, baina...

  • 1979tik, faxismoren ostean lehen hauteskundeak egin zirenetik, bizkaitarrek ez dute beste alderdirik ezagutu Batzar Nagusietako eta Bilboko Udaleko gidaritzan. Europan ia parekorik ez duen fenomenoa da. Testuinguru politiko eta ekonomiko guztietara moldatzen asmatu dute jeltzaleek, ohiko formula kontserbadoreari helduta. Eta azken hauteskundeetan ere hala izan da: Bizkaiko boteregune nagusietan garaile argia izan da, baina...

Argazkia: Raul Bogajo / Foku

2023ko maiatzaren 29an - 10:56
Azken eguneraketa: 13:07

Gehiengo absolututik urrun

Ia 6 puntu egin du abstentzioak. Bizkaiko erregimeneko bi indarrei egin die kalte, baina bereziki EAJri. Edonola ere, sozialista espainiarren makulu eskertuari esker, Elixabete Etxanobek hartuko du Unai Rementeriaren lekukoa Batzar Nagusietan eta Juan Mari Aburtok 2015ean hasitako bidea jarraituko Bilboko alkatetzan. Bi boteregune nagusiotan gehiengoa lortzeko gertu izan ziren jeltzaleak 2019an. Oraingoan ere hala nahi zuten, baina abstentzioak eta EH Bilduren igoerak galarazi dute. Bi ordezkari eta 50.000 bozka galdu dituzte jeltzaleek batzarretan eta EH Bilduk 16.000 bozka eta 5 batzarkide irabazi. Bilbon ere antzeko: 17.000 bozka eta bi zinegotzi galdu EAJk, 3.000 eta 2 irabazi EH Bilduk. Sozialista espainiarrek ordezkari kopuru bera izango dute, bozka batzuk galduta ere.

EH Bildu, pozik

Udaletan EAJk 45.000 bozka eta 38 zinegotzi galdu ditu (569), eta EH Bilduk aldiz 14.000 bozka 62 zinegotzi irabazi ditu. Hauteskundeetan antzeztutako dikotomia mapetan ere ikusten da. Oro har, mendebaldeak jeltzale kolorea du eta ekialdeak EH Bildurena. Koalizio independentistak, zinegotzi eta boto kopuruan gora eginda, 2019an lehen indarra izandako ia herri guztiei eutsi die, baita EAJrekiko aldea handitu ere. Adibidez, Galdakaon EH Bilduko alkatea izango dute berriro, baina oraingoan lehen indarra izanik. Durangon ere EH Bildu lehen indar bilakatu da, baina Elkarrekin Podemos inguruko koalizioaren emaitza txarrek eraginda, agintea EAJren esku geratuko da seguruenik. Bermeon oso litekeena da aldaketa: bigarren geratu da EH Bildu  baina Guzan independenteekin batera EAJri alkatetza kentzeko aukera izango lukete. Lehen indarren zerrendara beste herri batzuk gehitu ditu EH Bilduk: Lekeitio, Sopela edota Markina-Xemein esaterako. Gernikan ere lehenak izan dira, baina bigarren geratu den Jose Maria Gorroñoren –EArekin, Bildurekin zein EAJrekin hainbatetan alkate izandakoa– hautagaitzak aukeratuko du alkatetzaren kolorea.

Herri handietan aldaketarik ez

Bilbo, Barakaldo, Getxo, Santurtzi, Portugalete, Basauri, Leioa, Sestao eta Erandion 780.000 bat lagun bizi dira: Bizkaiaren bi herenak, eta Euskal Herriaren laurdena kilometro gutxi batzuetan. Horietan ez da aldaketarik alkatetzari begira. Bozkak eta zinegotziak galduta ere, EAJk aurreko legegintzaldian lortutakoari eutsi dio, eta denetan lehen indarra izaten jarraitzen du, Portugaleteko ohiko salbuespena izan ezik. PSEk, Ermuarekin batera, Bizkaian duen gotorleku nagusian osasuntsu jarraitzen du. Horrez gain, sozialistek Meatzealdeko bi plaza berreskuratu dituzte: Trapagaran eta Muskiz, EAJren kaltetan. Zonalde oso populatu hauetan azpimarratzekoa da, abstentzioa handituta ere, EH Bilduk botoetan igoera lortu duela gainerako indar gehienen jaitsierarekin batera.

Kapitalisten blokea, eroso

Ezkerreko indarrentzat lehen bezain iluna jarraitzen du panoramak. EH Bilduk koska bat kendu dio EAJ-PSE-PP kapitalisten multzo nagusiari, baina Elkarrekin Podemosen inguruko hautagaitzek nabarmen atzera egin dute. Balantzak desorekatuta darrai. Gainera, PPk azken urtetako galera etengabea gelditu du eta, abstentzioa handituta ere, 5.000 boto inguru egin du gora. Popularren bertsio faxistagoak lortu duen igoera antzekoa da: 10.634 bozka eskuratu ditu VOXek herrialde osoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2023
Udal hauteskundeetan "iruzur saiakera zantzuak" salatu ditu Donostiako EH Bilduk

Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.


Analisia
Etsaien artean, lagunena

EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]


2023-06-18 | David Bou
Erreakzioa

Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]


Udal osaketen analisia
Turismotik babesteko aldaketa politikoa dator euskal kostalde osoan zehar

Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.


Eguneraketa berriak daude