Memoria Demokratikoaren Legea: zer aldatuko den (eta zer ez) frankismoaren krimenak ikertu eta justizia egiteko

  • Espainiako Parlamentuaren onespena dauka lege proiektu berriak, Pedro Sánchezen gobernuak EAJren eta EH Bilduren babesa lortu ondoren. Besteak beste, frankismoaren krimenak 1983. urtera arte aztertzeko aukera emango du, eta 1977ko Amnistiaren Legea nazioarteko zuzenbidearen baitan kokatzen du, giza eskubideen kontrako krimenak daudenean. Aitzitik, biktimen elkarteen ustez aurrerapauso gutxi dakar, justiziarako eskubidea ez duelako errespetatzen eta zehaztasuna falta zaiolako.

Oroimen historikoa berreskuratzearen aldeko taldeen ekintza Espainiako Kongresuaren aurrean (argazkia: ARMH)

2022ko uztailaren 14an - 15:37

Madrilgo kongresuko azken tramitea igarota, Pedro Sánchezen gobernuak bultzaturiko Memoria Demokratikoaren Legea abian jarriko da. EAJren eta EH Bilduren babesa du lege berriak, horretarako Espainiako Gobernuarekin hainbat zuzenketa adostu baitzituzten. Esaterako, Ezkabako gotorlekua eta Donostiako La Cumbre eraikina memoria gune bihurtzea, edo batzorde independente bat eratzea frankismoaren krimenak ikertzeko orain arte zegoen 1978ko denbora-mugaitk harago, 1983 arte.

EH Bilduren esanetan “diktadura frankista pairatu zuten pertsona guztiei zor zaien egia, justizia eta erreparazioa bermatuko dituen memoria partekatua eraikitzeko bidean aurrerapausoak” dira honakoak. EAJk ere  “memoria, justizia eta erreparazioa” bilatzeko bidean “aurrerapausotzat” jo du ekimena, eta 1936an inkautatutako agiriak, ikurrak, enblemak eta banderak alderdi politikoei eta erakunde sindikalei itzultzeko konpromisoa nabarmendu du.

Biktimen elkarteen ustez aurrerapauso batzuk badakartza lege berriak, baina hutsune handiak ikusten dizkiote oraindik, batez ere 1977ko Amnistiaren Legea ez duela indargabetzen.

Biktimen elkarteen ustez aurrerapauso batzuk badakartza lege berriak, batez ere José Luis Rodríguez Zapaterok 2007an onartutakoarekin alderatuta, ordukoa ezerezean geratu baita praktikan. Biktimen definizioa eta errolda; hobien mapa egin, hildakoak bilatu eta deshobiratzea Espainiako Estatuaren esku uztea; DNA bankua; hezkuntzaren eremuan memoria historikoa lantzea… Baina hutsune handiak ikusten dizkiote oraindik, batez ere 1977ko Amnistiaren Legea ez duela indargabetzen.

 Justizia izateko eskubiderik ez

Frankismoaren krimenen kontrako kereila argentinarraren estatu koordinadorak (CEAQUA) azaldu duenez, ikerketa judizialik ez baldin badago, biktimarioak “ikusezin egiten eta babesten” jarraituko du legeak. Hala, “duela 45 urtetik arrastaka dakartzagun inpunitate erregimenaren oinarrizko zutabeek” bere horretan jarraituko dute. CEAQUAren esanetan, legeak aurreikusten du giza eskubideen eta oroimenaren fiskaltza bat sortzea, baina ikerketa “jurisdikzio boluntariorantz doala dirudi, ez penalerantz”, eta horrek Estatuaren epaimahaietako ateak ixten jarraituko ditu frankismoaren krimenak ikertzeko, bere aburuz.

Oroimen Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak (ARMH) ere kritika zorrotzak egin dizkio lege berriari. 1977ko Amnistiaren Legearen hormak bere horretan jarraituko duela dio, eta ezartzen diren hainbat eskuduntzen zehaztasun falta ere salatu du, Emilio Silva bere presidentearen ahotik. Adibidez, deshobiratzeen ardura ekonomikoa Estatuaren gain jartzen badu ere “ez du horretara behartzen” eta hobi komunak “judizializatu gabe” jarraituk dute, ondorioz familiek ez dute izango euren senideak bilatzeko eskubidearen bermerik. Sare antifaxistarentzat, berriz, lege hori "lege tranpa" bat baino ez da: "85 urte eta gero moldaketa bat baino ez digute aurkeztu."

Batzorde teknikoa bai, baina zertarako eta nola?

Hainbatek zirrikitu bat ikusi dute orain arteko espainiar “trantsizio politikoaren” errelatoa aldatzeko

Legeak aurreikusten du 1983 arte gertaturiko krimenak ikertzeko “batzorde tekniko” bat osatuko dela; baina nabardurak asko dira. Batzorde horrek azterketa bat egingo luke 1978an Espainiako Konstituzioa onartu zenetik 1983. Urtera arteko epealdikoa, “balizko aitortza eta erreparazio bideak markatzeko”, Espainiako Gobernuak EH Bildurekin eta Más Paísekin adostutakoaren arabera. Zati horretan, hainbatek zirrikitu bat ikusi dute orain arteko espainiar “trantsizio politikoaren” errelatoa aldatzeko –1983an PSOEren gobenruak jadanik urtebete zeraman agintean, eta Lasa eta Zabalaren bahiketa, tortura eta hilketak gertatu ziren, besteak beste–.

Batzordea nola osatuko den, ordea, apenas zehaztu da ezer. Historialari eta adituak egongo dira, baina ez da ikerketarik egingo: kasuak “aztertuko” dituzte biktimak identifikatzeko, gai horri jarraipen zorrotza egin ohi dion Público hedabideak gogorarazi duenez. CEAQUAko ordezkarien ustez, definizioa orokorregia eta zehaztugabea da. Ikerketa ugari daude frankismo amaierako eta Trantsizioko urte horietan talde parapolizialek eta eskuin muturrak eragindako heriotzen inguruan. David Ballester historialariak, adibidez, 134 hildako zenbatu eta aztertu ditu.

Espainiar eskuina eta establishmenda haserre

EH Bildurekin lortutako akordioak arrakalak sortu ditu Sánchezen alderdian bertan. PSOEko hainbat agintari ohik manifestua argitaratu dute “Trantsizioaren balioen defentsarako elkarteak” sustaturik. Trantsizioko “kontsentsua” eta “adiskidetzea” gakoak izan zirela nabarmendu dute, orain arte garai horri buruz eman izan den bertsio ofizialarekin bat eginez.

PPk bere aldetik, ETAren biktimak eta frankismoarenak parekatzea egotzi dio espainiar gobernuari. Alberto Nuñez Feijóo PPko presidenteak orain arte egindako hauteskunde-promesa esanguratsuenetakoa izan da Oroimen Demokratikoaren Legea indargabetzea agintera iristen bada.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Parlamentua
Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


Sekretu Ofizialen Legea aldatzeko bideari ekin diote berriz ere Espainiako Kongresuan

Egungo Espainiako Gobernua osatzea ahalbidetu zuten alderdi gehienek onartu dute EAJk hirugarrenez aurkezturiko proposamena Espainiako Kongresuan, baina zalantzak daude hemendik aurrera PSOEk hartuko duen jarreraren inguruan, beste aldietan sozialistek ez baitute urrats gehiago... [+]


2023-12-13 | ARGIA
Patxi Lópezek ukatu egin du Iruñeko zentsura mozioa Sánchezen inbestidura baino lehen adostu zenik

Espainiako Kongresuan egiten ari diren eztabaidan oihartzuna izan du Iruñeko alkatetza aldatzeko PSNren eta EH Bilduren arteko akordioak. Alberto Nuñez Feijóok esan du "akordio enkaputxatu" bat dela. Patxi Lópezek, berriz, ukatu egin du... [+]


2023-09-28 | Sustatu
Espainiako Estatuko hizkuntza gutxitu ahaztuenak: Extremadurakoak

Espainiako Kongresuan hizkuntza gehiago mintzatu daitezke joan den astetik: euskara, galiziera eta katalana, aldibereko interpretazioarekin norabide bakarrean. Asturierak eta aragoierak, estatus txikiagoa erdietsi dute: diputatuek erabil ditzakete, itzulpena jarraian ematen... [+]


Inbestidura prozesua ezusteko gabe igarota, Chivitek Nafarroako lehendakari kargua hartu du

11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak;... [+]


Eguneraketa berriak daude