Espainiako Gorteak osatzeko ordu gutxi batzuk geratzen zirela, Pedro Sánchezek beharrezkoak dituen alderdi abertzaleen botoa eskuratu nahian hizkuntza gutxituen gaia jarri du mahai gainean. Espainiako Parlamentuko mahaiko presidente Francina Armengol PSOEko hautagaia izendatu dute azkenean, 178 botorekin, Juntsekin akordioa lortu ondoren.
"Espainiak gazteleraz hitz egiten du, baina Espainiak katalanez, euskaraz eta galizieraz ere hitz egiten du, eta beraz, gure eginkizuna da Espainiako hizkuntzak ordezkatzeko, erabiltzeko eta ezagutzeko espazioak egonkortzea". Hala esan du Pedro Sánchez Espainiako presidente berriz izateko hautagai sozialistak.
Sánchezek behar beharrezkoak ditu alderdi abertzaleen botoak, batez ere Junts talde katalanarenak, eta ondorioz, hizkuntza gutxituen gaia jarri du mahai gainean. Espainiak Europar Batasuneko presidentetza duela baliatuta, europar erakundeetan hizkuntza koofizialen erabilera sustatuko duela hitz eman du.
Baina erreakzioa berehalakoa izan. Esquerrako Marta Rovirak "horrela ez", esan dio, eta EAJko Aitor Estebanek gogorarazi dio ezin duela kanporako hitzeman barruan egiten ez duena, Espainiako Kongresuan eta Senatuan oraindik ez baitago arautua euskararen, katalanaren eta galizieraren erabilera.
Katalanaren aldeko Plataforma Por la LLenguak ere Sánchezen proposamena "ez dela nahikoa" azaldu du eta katalanaren ofizialtasuna aldarrikatu du Europan.
Juntsen erabakia
Nolanahi ere, hizkuntzen erabilerari buruzko gaia guztiz lotuta dago Espainiako Gorteen eta Kongresuko mahaiaren osaketarekin. Juntsek ostegunean lehenengo orduan iragarri du Francina Armengol babestuko duela mahai horren presidente izateko, PSOEren hautagaia. Eta halaxe egin du, ostegun eguerdian izendatu dute Armengol, 178 botorekin, tartean Junts, ERC, EH Bildu, EAJrenak.
Hortaz, badirudi Carles Puigdemonten alderdiak hartu duela erabakia Sánchezen alde, azken ordura arte negoziaziotan ibili ondoren. Besteak beste, Pegasus auziaren eta abuztuaren 17ko atentatuen inguruko batzorde bana sortzea adostu dute aurreakordioan, eta azken puntu garrantzitsu bat ere bai: katalanaren erabilera Kongresuan.
Armengolek berak, Espainiako Gorteen eraketa saioan iragarri du hizkuntza koofizialen erabilera baimenduko duela hemendik aurrera.
Europar Batasunean hizkuntza koofizial
Puigdemontek "egitate frogagarriak" eskatu zizkion PSOEri, bere botoak lortzeko, eta El Diario.es-ek jakitera eman duenez ostegun goizean iritsi da halako zerbait: Jose Manuel Albares Espainiako Kanpo ministroak idatzizko eskaera aurkeztu du katalana, euskara eta galiziera Europar Batasunean hizkuntza koofizial izan daitezen.
Irailaren 19an aztertuko du gaia Europar Batzordeak, orduan baitauka hurrengo bilera hitzartuta.
Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]
Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.
Egungo Espainiako Gobernua osatzea ahalbidetu zuten alderdi gehienek onartu dute EAJk hirugarrenez aurkezturiko proposamena Espainiako Kongresuan, baina zalantzak daude hemendik aurrera PSOEk hartuko duen jarreraren inguruan, beste aldietan sozialistek ez baitute urrats gehiago... [+]
Espainiako Kongresuan egiten ari diren eztabaidan oihartzuna izan du Iruñeko alkatetza aldatzeko PSNren eta EH Bilduren arteko akordioak. Alberto Nuñez Feijóok esan du "akordio enkaputxatu" bat dela. Patxi Lópezek, berriz, ukatu egin du... [+]
Espainiako Kongresuan hizkuntza gehiago mintzatu daitezke joan den astetik: euskara, galiziera eta katalana, aldibereko interpretazioarekin norabide bakarrean. Asturierak eta aragoierak, estatus txikiagoa erdietsi dute: diputatuek erabil ditzakete, itzulpena jarraian ematen... [+]
11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak;... [+]
Usansolotarrek 30 urte daramatzate herri izateko lanean, eta orain bide horren azken txanpan daude. Espainiako Legedian, aldiz, oztopoak egon daitezke eta horiek gainditzeko, asteazken honetan EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk proposamen bateratua aurkeztu dute Madrilen.
Buletin autonomikoa ikusten ari nintzen (idatzi, eta berehala damutu naiz purrustadaz, albistegian lan egiten duen kazetari bikain zenbait buruan, baina berriro haserretu, eta pasa zait damua): EAJri buruz ari ziren. Kontra eta alde botatu omen zuen Espainiako Kongresuan. Hala... [+]
2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]
Bikainak izan beharko lukete, merezimenduzkoak, beren ikaskideen gaitasunen gainetik. Hala ere, ez da hori gertatzen, dio Konstituzio Zuzenbideko irakasle eta Auzitegi Konstituzionaleko letradu ohi Joaquín Uríasek. Espainiako Auzitegi Konstituzionalean... [+]
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak estatuko demokraziaren historian lehen aldiz bertan behera utzi du Diputatuen Kongresuan tramitatzen ari ziren lege bat, Zigor Kodearen erreforma bat, hain zuzen, ahalbidetuko lukeena Konstituzionaleko gehiengoa progresista izatea... [+]
Transen eskubideak murrizten dituzten zuzenketen aurkako adierazpenaren bidez, Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten Hego Euskal Herriko diputatuei zenbait eskakizun helarazi dizkieten hainbat LGTBI kolektibok. Trans Legearen onarpena bultzatzea eskatu diete, baita legeari... [+]
Espainiako Kongresuan aho batez onartua izan eta gero, Senatura iritsi da amiantoaren biktimei kalte-ordainak emateko funtsaren lege-proposamena. ASVIAMIE amiantoaren biktimen elkarteak azaldu duenez, %90ak ez daki indemnizazio horiek jaso ditzakeenik.
Espainiako Estatu mailako sinadura bilketa abiatu dute, osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoa bermatuko duen herri ekimen legegilea parlamentura eramateko asmoz. 500.000 sinadura lortu behar dituzte horretarako.
Zuzenean Espainiako Senatura igorriko dute lege proposamena, Espainiako Kongresuko Lan Batzordeak aho batez onartu baitu. EAEko legebiltzarretik abiatutako ekimen bati esker iritsi da funtsa sortzeko egitasmoa eta "bidegabekeria" batekin amaitzea du helburu.